HAMASEI DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO GAZTEEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

16 eta 18 urtez azpiko taldeek hartu zuten parte Gipuzkoako Txapelketan eta guztira, hamasei domina lortu zituzten

Gipuzkoako 16 eta 18 urtez azpiko txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Donostiako Anoetako belodromoan. Klubeko gazteek maila eman eta guzitra, hamasei domina ekarri zituzten bueltan etxean, sei 16 urtez azpikoek eta bertze hamar 18 urtez azpikoek.

16 urtez azpiko taldeko atleten artean onenak Paula Crespo eta Iker Anaut izan ziren. Crespon estreinaldia izan zen federatu moduan eta garaipena eskuratu zuen 1000 metroko lasterketan (3:16,96). Iker Anautek ere urrezko domina lortu zuen pisu jaurtiketan, 10,27 metrorekin. Bertze bi zillarezko domina ere izan ziren kategoria honetan. Eñaut Arburuak bigarren postua eskuratu zuen 300 metroko lasterketan (39,28), baita Hai Duongek ere (43,45). Biek ere marka pertsonalak eskuratu zituzten. Azkenik, hirugarren postuan sailkatu zen Elene Salcedo, 300 metroko lasterketan (43,50 segundu) eta 60 metroko hesi lasterketan (9,54 segundu).

18 urtez azpikoen artean, Alai Cabellok, Naia Llorentek, Elaia Tapiak, Jon Gajatek eta Izaskun Sanzek eskuratu zituzten urrezko dominak. Cabellok 800 metroko lasterketan 2:01,73 minutu egin zituen, Llorentek altuera jauzian irabazi zuen (1,65m), Tapiak luzera jauzian (5,21m), Gajate 60 metroko hesi lasterketan (8,70 segundu) eta Sanzek 1500 metroko lasterketan (4:50,66 minutu). Bigarren postuan berriz, Urko Ibarguen sailkatu zen, 1000 metroko lasterketan (2:50,10), baita Irati Erro ere 800 metroko lasterketan (2:23,46). Azkenik, hirugarren postuan, Hugo Vazquez (800m, 2:05,53), Unai Gonzalez (1000m, 2:50,10) eta Rafael Caseau (luzera jauzian, 5,77m) sailkatu ziren. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika