HANDITZEN, HANDITZEN
Arrauna

HANDITZEN, HANDITZEN

KAE 1 ligako plazarik ez du lortu Hondarribia B-k, baina KAE 2 ligako traineruen artean jokoan jarritako Camargoko Bandera bai eskuratu zuen.

Lau segundurengatik soilik ez du KAE 1 Ligarako igoera lortu Hondarribia B traineruak. Larunbatean zein igandean KAE 1 Ligarako playoffak jokatu ditu Hondarribia Arraun Elkartearen bigarren taldeak eta igoera lortu ez arren, formakuntzako taldea izaki, arraunlari gazteak handitu eta hazi direnaren adibide argia izan dira jokaturiko azken bi estropadak. Colindresen KAE 2-ko bandera eskuratu zuten eta, egun berean, hirugarren sailkatu ziren playoffetako estropadan. Gaur, bigarren egin arren, asteburuko bi denborak batuta, Camargo lau segundutan gailendu da Hondarribia Arraun Elkartearekiko.

Denboraldi osoan zehar, bandera eskuratzeko gutxi falta izan zaio Hondarribia B-ri. Lehen jardunaldian garaipena erdietsi geroztik, emaitzarik onena bigarren postua izan zen, larunbatera arte. Nahiz eta playoffa jokoan izan, KAE 2 ligako traineruak Colindresera bertaratu ziren eta beren artean Colindreseko bandera jarri zuten. Maisutasunez, Hondarribia Arraun Elkarteko ‘txotxuek’ 20:35.80 geratu zuten kronoa eta eguneko denbora azkarrena egin zutelarik, bandera eskuratu zuten. KAE 1 ligako playoffetan aurkari zuen Portugalete sei segundura utzi zuten hondarribitarrek. Halere, aurten KAE 1 ligan aritu diren eta plaza defendatzen zuten Castrok eta Camargok 11 eta 8 segundutan hobetu zuten berdeen denbora, hurrenez hurren.

Gaur, Castron, KAE 1 ligako playoffetako bigarren jardunaldia jarri da jokoan eta bertan, lehia horretan murgildurik dauden traineruak izan dira parteko. Hondarribiak 8 segundu berreskuratu behar zion Camargori bigarren bukatu eta mailaz igotzeko eta gutxigatik ez da posible izan. Larunbateko jardunaldiaren antzera, Castrok ezarri du denbora azkarrena (21:20,40) eta etxekoen atzetik, Hondarribia B izan da bigarren. Txalo Carrionek zuzentzen dituen arraunlariek sekulako estropada gauzatu dute eta soilik Castro baino bi segundu gehiago behar izan dute erlojupekoko lau luzeak gauzatzeko (21:22.56). Camargo hirugarren sailkatu da, ondo jakin du zuen abantaila mantentzen eta Hondarribia Arraun Elkartearekiko lau segunduetara heldu da. Horrela, Castrok eta Camargok, bi ontzi kantabriarrek, datorren urtean KAE 1 ligan berriz aritzeko txarteltxoa ziurtatu dute. Bi egunetan laugarren bukatu ostean, Portugaletek playoffetako laugarren postuan osatu du sailkapen nagusia. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika