HARROBIARENTZAKO SARIA

Asteburu honetan Bidasoa Atletiko Taldearen harrobiak Valentziak jokatuko den Espainiako DNA meetingean parte hartuko du. Lehiaketa honetara, Espaniako 6 harrobi onenak gonbidatuak izan dira.

Larunbat honetan Bidasoa Atletiko Taldearen ez-ohiko txapelketan parte hartuko du. DNA du izena, Valentzian jokatuko da eta Espainiako 6 harrobi onenak lehiatuko dira. Pasaden denboraldian BAT-en talde absolutua 8.postuan bukatu zuenez, ezin izan dute absolutuko mailan lehiatu; edonola ere, harrobiaren lana saritu da. Bidasoa Atletiko Taldeak bi ordezkaritza eramango ditu: lehena, sub20 mailako eta bigarrena sub16 eta sub 18 mailako atletez osatutakoa.

Txapelketa mixtoa izango da; hau da, 5 emakumezko atletek eta gizonezko beste bostek osatuko dute taldea. Atleta bakoitzak proba bakarrean parte hartuko du eta ahalik eta puntu gehien lortzen saiatu beharko da. Honako hauek dira Bidasoa Atletiko Taldeak eramango dituen partaideak:


Gizonezkoen probatan:

60m hesidunetan: Imanol Bandres - sub20

Luzera jauzian: Joaquin Alonso - sub18

Pisu jaurtiketa: Unax Eraso - sub16  

Emakumezkoen probatan: 

60metroetan: Uxue Garrancho - sub16

400metroetan: Laia Olascoaga - sub18

Altuera jauzian: June Lizaso - sub20  

Erreleboak:

1000metroko emakumezkoen postan: Sara Mancisidor - sub18

800metroko gizonezkoen postan: Hugo Alvarez - sub18

600metroetako emakumezkoen postan: Irune Muguruza - sub20

400metroko gizonezkoen postan: Urko Navarro - sub20 de Irun. 


Ibon Muñoz, Bidasoa Atletiko Taldeko Kirol Zuzendaria, oso harro agertu da txapelketa berri honen aurrean: “Guretzat sari ezin hobea da gure harrobia horrelako txapelketa batean lehiatzea. Duela urte batzuk harrobia hazteko apostua egin genuela eta emaitzak iritsi dira”. Harrobian aritzen diren lana ere goraipatu nahi izan du, “atletek eta beraiekin dabiltzan entrenatzaileek lan zoragarria egin dute, lorpen hau osotasunean beraiena da”.

Txapelketaren formatoa ez-ohikoa izango da, jauzi eta jaurtiketen lehian berritasuna baidakar. Lasterketen formatua berdina izango den bitartean, jauzien eta jaurtiketen probak buruz burukoak izango dira. Geroz eta jauzi edo jaurtiketa handiagoa egin, atletak puntu gehiago lortuko ditu eta fasez igaroko da.

Bakarkako probatan gertatzen dena gertatzen dela, lehiaketa errelebo mixtoetan erabakiko da. Aurretik lehiatzen diren probak erreleboen irteera zehaztuko dute; hau da, geroz eta puntu gehiago lortu, orduan eta abantaila handiagoa izango du taldeak. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika