Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
02 Ira, 2015
EBRO 2-2 REAL UNION (4-3 penaltietan)
EBRO: Montoya, Carlos Javier, De La Cruz, Alex García, Sergio, Moustapha, Reche (Tierno, 81'), Lafita, Adán (Pan, 68'), Carralero, Gabarre (Kevin, 68').
REAL UNION: Txusta, Azkoiti (Ribera, 9'), Aimar, Esnaola, Morcillo, Martins, Mikel Alonso, Mujika, Romo (Juan Domínguez, 62'), Barrón, Iriarte (Galán, 86').
GOLAK: 1-0: Carralero (2'). 1-1: Mujika (41'). 1-2: Juan Domínguez (74'). 2-2: Kevin (77').
Errege Kopako lehen kanporaketa galdu du Real Unionek Zaragozan. Ebrok utzi du txapelketatik kanpo, penalti jaurtiketetan. Neurketa berdindua izan da aragoarren eta txuribeltzen artekoa. 2.minutuan sartu du Carralerok 1-0ekoa, eta indarra eman dio etxeko taldeari. 28.ean bigarrena baliogabetu du epaileak, jokoz kanpokoagatik. Ordu erdia bete ondoren hasi da Union arriskua sortzen. Eneko Romoren jaurtiketa Montoya atezainak urrundu du, Esnaolarena, berriz, zutoinak. 41.minutuan berdindu du norgehiagoka Aritz Mujikak, Mikel Alonsoren erdiratzea errematatuta.
Bigarren zatian nagusituz joan da Aitor Zulaikaren taldea. Ebroren areara hurbildu da, eta Juan Domínguezek lortu du azkenean saria. Alain Barronen erdiratzea sarera bidali du, 1-2koa egiteko. Gutxi iraun du irundarren abantailak, hiru minutu beranduago berdinketa berrezarri baitu Kevinek markagailuan. Taldeak ez dira oreka apurtzeko gai izan, eta ordu erdiko luzapena behar izan du neurketak. Bi taldeek izan dituzte aukerak, baina ez dute golik sartu. Hortaz, penalti jaurtiketetan erabaki behar izan dute kanporaketa. Txuribeltzek bi aldiz huts egin dute, eta behin bakarrik etxekoek. Lafitaren azken golak hurrengo kanporaketarako txartela eman dio Ebrori. Larunbatean Stadium Galen ariko da Zaragozako taldea, ligako hirugarren jardunaldian (16:00).
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...