Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
02 Ira, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B
Denbora asko itxaron behar izan du Aitor Zulaikak bere talde berriarekin lan egiten hasteko. Aurpegi berriekin, Real Unionek 2020/2021 denboraldi berri hau urriaren 18an ekingo du.
Aitor Zulaikaren Real Union eraberritua astelehenetik martxan da. Hilabete eskas baino gehiago izango dute ahalik eta egoera osasuntsuenean denboraldi berri honen hasiera iristeko. Denboraldi berria, aurpegiak baita eta lehiaketaren formatua ere bai; izan ere, ohituta ginen 2.B mailako multzoa bitan banatu dituzte eta denboraldia faseka egingo du aurrera.
Klubak lehen eguna baliatu zuen udaran egindako fitxaketak aurkezteko, asko aurpegi berriak dira, baina beste batzuk zalego txuri-beltzaren ezagunak ere badira:
FITXAKETAK: Ekhi Bravo (ezker hegalekoa, Eibarrek utzita), Gexan Elosegi (defentsa erdilaria, Errealetik fitxatuta), Gorka Kijera (ezker hegalekoa, Mirandesetik fitxatuta), Guille Donoso (hegaleko aurrelaria, Ponferradinatik fitxatuta), Ivan Perez (eskuin hegalekoa, Guijuelotik fitxatuta), Jon Madrazo (aurrelaria, Leioatik fitxatuta), Kun Temenuzhkov (aurrelaria, Leeds Unitedek utzita), Anatz Elizondo (erdilaria, Errealak utzita), Theo Lucbert (ezker hegalekoa, Errealak utzita) eta Sergio Llamas (erdilaria, Rovaniem Palloseuratik fitxatuta).
Fitxaketa hauetaz gain, denboraldi-aurrea lehen taldearekin egingo duten harrobiko jokalariak ere badaude. Hala nola, Unai Gordo, Iker Iza, Alex Etxarri, Josu Lazkanoiturburu, Jorge Tenreiro eta Adrian Navajasek Aitor Zulaikaren esanetara egongo dira urriaren 18a arte.
Bestalde, aurreko urteko taldeko bizkar hezurrak ziren Endika Galarza, Xabi Cardenas, Asier Etxaburu, Gorka Larrucea, Mikel Orbegozo, Dani Estrada, Alain Eizmendi, Eneko Eizmendi eta Javier Garridok taldea utzi dute.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...