Hasiera bikainari segida eman dio Bidasoak
Eskubaloia

Hasiera bikainari segida eman dio Bidasoak

BIDASOA: Zubiria, Mouriño (7), Martínez (1), Crowley (3), Villar (3), Odriozola (6), Muiña (2). Dejanovic, Cavero, Vázquez (7), Beltza (1), Portero (2), Azkue (2), Bezbradica (1), Davidovic.

NAVA: Miranda, Domínguez, Juárez (5), Virseda, Villagrán (4), García (4), Camino (1). Simón (1), Campillo (2), Ajo (6), Rasero (2), Rodríguez, Cabada, Alberto García (1).

MARKAGAILUA: 3-1, 6-5, 8-7, 10-10,13-12, 17-14 (atsedenaldia); 22-16, 24-20, 26-22, 29-22, 33-24.

EPAILEAK: Amigo Plaza eta Espadas García de la Galana.

Baikortasuna kutsatu zuen Bidasoa-Irunek Artalekun egindako lehen agerraldian. Zarauzko garaipenari jarraipena eman zion larunbatean, Nava mendean hartuta. Igoera fasea jokatu zuen Segoviako taldeak joan den urtean. Aurten ere, lehia horretan ibiltzeko indarra duela erakutsi zuen Artalekun. Estu hartu zuen Bidasoa lehen zatian. Fernando Bolearen taldeak ez zuen defentsako harresi tinkoa osatzea lortu. Zirrikituak utzi zituen, eta Navak ez zituen alferrik galdu. 16.minutuan hutsartea eskatu behar izan zuen Boleak, jarraibideak emateko (8-8). Taldeak ez zituen zuzenketak berehalakoan barneratu, 20.ean 10-10ekoa baitzen markagailua oraindik. Ondorengo minutuetan, Kauldi Odriozolak hartu zuen markagailua desorekatzeko ardura. Zumaiarrak egin zituen Bidasoaren hurrengo lau golak. Vazquezek borobildu zuen segida, eta hiruko abantaila hartu zuen etxeko taldeak (15-12). Errentari eutsi zion atsedenaldira arte.

Bigarren zatiko lehen bost minutuetan, neurketa apurtzeko ahalegina egin zuen Bidasoak (23-16). Navak ez zuen horren goiz amore eman nahi izan. Lehen olatu kolpea gelditzea lortu zuen, Boleari hutsartea eskatzera behartzeraino. 44.minutuan, 24-21ekoa zen markagailua. Baina orduan amaitu zen Navaren erreakzioa. Bigarren bolada bortitza izan zen. Dejanovicen ateari giltzarrapoa jarri zion Bidasoak, Markel Beltzak gidatutako defentsari esker. Erasoan, ikuskizuna eskaini zuen Bidasoak, joko bizkor eta mugikorrarekin. Gastón Mouriño pibotea bapo gelditu zen lehen lerroko jokalariek eskura jarri zioten baloi sortarekin. Navak hurrengo gola egiterako, 33-22koa zen emaitza. Gainditu ezineko aldea. Amaiera erosoa izan zuen neurketak Bidasoarentzat. Jokalari guztiek parte hartu zuten, taldearen maila murriztu gabe. Baliabide sorta zabala du aurten Artalekuko taldeak. Baditu osagaiak.

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika