HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis Badia klubeko Helene Robles tenista oreretarrak emaitza ezin hobeak eskuratu ditu azken bi asteburuetan. Iruñeako Oberena klubean lortutako garaipenaren ondotik, azken asteburuan, Getxoko Jolasetan ospatutako Alebin mailako Open txapelketan ere garaipena eskuratu zuen. Sofia Gorosperen kontra jokatu zuen finala eta 5-3/4-2ko emaitzarekin, lehen postuan sailkatu zen tenista gaztea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika