HENDAIA JOKO OLINPIKO ETA PARAOLINPIKOETAKO PRESTAKUNTZA ZENTRO IZATEKO HAUTAGAITZA AURKEZTU DU

2024ko Pariseko Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoetan kirolarien nazioarteko delegazioen prestakuntza zentro izateko bere burua aurkeztu du.

2024an mundu osoko kirol ordezkaritzak bilduko dira Parisen 2024an Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan parte hartzeko. Nazioarteko ordezkaritza asko egongo dira beren kirol eta diziplinen prestakuntzarako gune egokien bila, Jokoetara datozen urteetan ahalik eta ondoen prestatzeko helburuarekin.

Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi duenez, Hendaiako hiriak ordezkaritza horiek hartzeko hautagaitza aurkeztu du. Kirolaren ikuspegitik haratago, hendaiarrek eta eskolek kirolarien jarduna zuzenean ezagutzeko aukera izango dute. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika