HIRU GOL IKUSGARRI, GARAIPENA ETA 1.FEDERAZIOKO PLAZA ERDI ERABAKITA
Futbola

HIRU GOL IKUSGARRI, GARAIPENA ETA 1.FEDERAZIOKO PLAZA ERDI ERABAKITA

(Argazkia: Gio Batista)

Vigueraren bi golek eta Capeleteren beste batek Real Unionek erreskan erdietsi duen hirugarren garaipena bideratu dute. Ebrok geratzen zaizkion neurketatik bat berdindu edota galtzen badu, Real Unoinek matematikoki datorren urtean 1.Federazio mailan aritzeko txartela lotuta izango luke.

Osasuna Promesasen aurkako hamaikakoa alderatuta, zenbait aldaketa egin ditu Aitor Zulaikak. Ekhi Senar defentsako atzealdera atzeratu du eta Mikel Azkoitik Gexan Elosegiren eskuin hegala hartu du. Horretaz gain, Jagoba Beobidek eta Quique Riverok osatu dute zelai-erdia eta hasieratik jokatu gabe jardunaldi ugari zeramatzan Sergio Llamasek bere tokia berreskuratu du.

Lehen minutuak erritmoa bizian hasi dira. Real Unionek baloiaren kontrola nahi zuen eta Ebrok hori ekiditen asmatu du. Aitor Zulaikaren taldeak zailtasunak izan ditu, baina Ebrok ez du arriskurik eragin. Bosgarren minutuan, etxeko taldeak Mario Capeleteri Ebroren area barruan eginiko sarrera penaltia zela protestatu dute, epaileak ez du deus adierazi. Bederatzigarrenean, neurketako lehen abagunea heldu da. Real Unionek jokaldi ona egin du, Ebroren arean baloia Sergio Llamasi erori zaio eta honen jaurtiketa Maticek gelditu du. Ordu laurdenak eman duenean, Real Unionen nagusitasuna handituz joan da. Bigarren penaltia eskatu du Real Unionek, honako hau Ivan Perezi eginikoa eta argiagoa, baina epaileak ez du inondik inora penaltirik ikusi. 23.minutuan Ebroren lehen hurbilketa iritsi da, eskuin hegaletik erdiratu dute baloia eta Irazustabarrenak aukera arriskutsua bihurtu baino lehen, baloia eskuetan hartu du. Neurketa orekatu da berriz, Ebork baloiaren jabetza handitu du, baina Real Unionen defentsak sendo jarraitu du. Partidua 0-0 hasi da eta lehen 45 minutuak emaitza berarekin bukatu dira.

Ebro ausartago zelairatu da bigarren zatian. Presioa hiru laurdenetara luzatu du eta etxeko taldeak zailtasunak izan ditu baloia jokatuta ateratzeko. Orduan eta ezerezetik 1-0ekoa iritsi da. Baloi luze bat aukera bihurtu du Borja Viguerak, baloia kontrolatu du, defentsari iskin egin dio eta area ertzetik eta ezker hankarekin, eskuadratik egin du gola. Gauza ikusgarriak egiten ari da Viguera denboraldi honetan, eta gola adibide berri bat izan da.

Neurketak aurrera egin du eta Real Unionek neurketa kontrolpean mantendu du. 65.minutuan Sergio Llamasek eguneko bigarren gola egiteko abagunea izan du, baina bere eskuinkadak Maticen erantzun bikaina jaso du. Kornerrera bidali du baloia eta jokaldi horren erdiraketan, gutxigatik ez du Ivan Perezek buruz gola egin. 72.minutuan Ebroren hurbilketa iritsi da; korner aldaratze batetik, eskuin hegaletik erdiratu dute eta Jairo Morillasek buruz egindako erremateak gutxigatik ez du Irazustabarrenaren atea aurkitu. Neurketa kontrolpean zuen Real Unionek, baina Ebrok berdinketaren gola edozein momentutan egin zezakenaren sentsazioa nabaria zen. Ebroren berdinketaren gola ordez, Real Unionen bigarrena heldu da. Mario Capeletek sekulako jokaldia egin du eskuin hegaletik eta eskuinarekin baloia sarera bidali du. 78.minutuan izan da Capeletren gola eta 80.minutuan Viguerak egin du hirugarrena. Aurrekoaren antzera, sekulako gola egin du Errioxarrak. Madrazok sakonean baloia eman dio eta ezker hegaletik bigarren zutoineko eskuadrara bidali du baloia. Gaurkoan Stadium Galen gauzatutako hiru golak maila handikoak izan dira.

Neurketak ez du gehiagorako eman eta Real Unionek hirugarren garaipen jarraian erdietsi du. Gainera, balio handiko garaipena izan da, Ebrori geratzen zaizkion neurketa guztiak irabaztera behartzen baitio. Jokatu behar dituen bost partiduetatik bakar batean berdindu edota galtzen badu, Real Unionen denboraldiko helburua gauzatuta ikusiko luke: datorren denboraldian 1.Federazio mailan jokatzea. 

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika