Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
27 Urt, 2023
Txingudi Rugby Klubeko seniorrek ez dute neurketarik izanen, baina 18, 16 eta 14 urtez azpikoak etxean arituko dira bihar
Plaiaundin hiru hitzordu izanen dituzte errugbizaleek bihar, urtarrilaren 28an. Goiz guztian zehar Txingudi Rugby Klubeko gaztetxoak ibiliko dira bertan lehian, euriari eta hotzari aurre egiten.
14 urtez azpikoek emanen diote hasiera biharko egunari Plaiaundin. Zaisa Txingudik Danon Artean taldea jasoko du, 10:00etatik aitzinera. Aurkaria Arrasateko, Eibarreko eta Mutrikuko errugbilariak osatutako taldea da. Bi taldeek denboraldiko lehen partida galdu zuten, baina etxekoak aitzinetik daude sailkapenean bi bonus puntu lortuta.
18 urtez azpiko taldeak berriz, 11:30ean jokatuko du asteburu honetako partidua. Hauek azken sailkatuaren kontra arituko dira denboraldiko lehen faseko azken jardunaldian. Hain zuzen ere, Iruña jasoko dute bidasotarrek eta garaipena beharrezkoa izanen dute. Izan ere, nafarrek irabazten badute, sailkapeneko azken postua hartuko lukete txingudikoek. Honen ondotik, otsailaren 12an hasiko dute denboraldiko bigarren fasea.
Azkenik, 16 urtez azpiko taldeak Gaztedi B jasoko dute bihar Plaiaundin ere. Etxekoak sailkapeneko azken postuan daude kokatuta eta beraz, ez dute ezer irabazteko ez galtzeko ere.
(Argazkia: Txingudi RT)
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...
Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera
Txingudi Rugby Klubeko...
Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan
Eguraldia lagun zutela,...