Hirugarren aldiz irabazi dute Oliverik eta Irigoienek Donostia-Hondarribia

Iker Oliveri hondarribiarrak irabazi du Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendi lasterketa, gizonezkoen mailan. Hirugarren garaipena du jada etxeko korrikalariak, denak segidan. 2:19.05eko denbora egin du oraingoan, 30,8km-ko ibilbidean. Iaz baino bost minutu gehiago. Nahikoa izan du, hala ere, podiumeko lehen tokira igotzeko.  Bigarren Jon Ugalde andoaindarra izan da (2.22.18), eta hirugarren, 2.22.27 denborarekin, Aritz Kortabarria arrasatearra.


Emakumeetan, Uxoa Irigoien getariarra izan da azkarrena. Aurtengo proba, iazkoa, eta 2014koa irabazi ditu Irigoienek. 2:51.36ko denbora egin du getariarrak, Emma Puchu urruñarrak baino 14 minutu gehiago (3:05.52). Karla Lejarreta gasteiztarra izan da hirugarren. Guztira, 435 korrikalarik amaitu dute lasterketa.

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika