HIRUGARREN POSTUA ESKURATU ZUEN 16 URTEZ AZPIKO TALDEAK KLUB ARTEKO ESPAINIAKO KROS TXAPELKETAN

Talde mistoa zazpigarren postuan sailkatu zen, 18 urtez azpiko neskak 17. izan ziren eta maila bereko mutilak 25.

Espainiako klub arteko kros txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Sorian. Bidasoa Atletiko Taldeak lau talde eraman zituen eta denek ere lan ona egin zuten bertan. Brontzezko domina bat eta zazpigarren, 17. eta 25. postuak eskuratu zituzten Sorian egon ziren atletek.

16 urtez azpiko mutilek hirugarren postuan sailkatu ziren Espainiako klub arteko kros txapelketan. Taldea Alai Cabellok (10:15), Lukas Cabezónek (10:12), Unai Gonzálezek (11:06) (filial Atlético Renteria), Urko Ibarguenek (10:24), Julen Mendozak (10:09) eta Hugo Vázquezek (10:04) osatu zuten eta bakarka ere marka ezin hobeak egin zituzten. 60 taldeen artean, hirugarren izan ziren irundarrak eta emaitza historiko bat ere lortu zuten, kluba ez baitzen inoiz podium era igan.

Talde mistoak berriz, zazpigarren postua eskuratu zuen. Hamar klub onenen artean kokatu zen eta emaitza oso ona lortu zuten beraz. Elena Martinek lehen postuan eman zion lekukoa Mikel Agirrebeñari. Honek bostgarren postuan pasatu zion Miriam Gregoriri eta Ander Angladak laugarren postuan jaso zuen lekukoa bere aldetik. Azken hau zazpigarren postuan helmugaratu zen.

18 urtez azpiko neskak hamazazpigarren postuan sailkatu ziren euren mailan. Izaskun Sanzek (16:25), Lorea Cabezónek (16:44), Irati Errok (17:17), Nahia Pikabeak (17:21) eta Maria Bauzák (17:26) osatu zuten taldea. Azkenik, maila bereko mutilek 25. postua eskuratu zuten. Mikel Aramendik (12:47), Iker Ibarguenek (12:55), Xabier Elortegik (14:33) eta Adur Ugartemendiak (15:21) osatu zuten taldea. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika