“HISTORIKOKI ZAILTASUNETAN JARRI GAITUEN TALDEA DA MORRAZO”
Eskubaloia

“HISTORIKOKI ZAILTASUNETAN JARRI GAITUEN TALDEA DA MORRAZO”

Bidasoak, Leongo Ademar garaitu ostean indarrez eta adorez gainezka, Morrazoko Cangas jasoko du igandean Artalekun.

Garaipen eta lehiaketa itzulera loriatsua izan zuen Bidasoak. Leongo Ademar txikitu eta 27-33 garaitu zuen, hirugarrenez jarraian Leongo Kirol Jauregian bertakoak irabazten dituztela. Taldea sendo aritu zen eraso zein defentsa lanetan eta neurketak irabazteko gose sena erakutsi zuen uneoro. Argi geratu zen deboraldi-aurrean Bidasoak lan bikaina egin duela eta prest dagoela sailkapeneko bigarren postu preziatuari defendatzeko. Baina, emaitza eta sentsazio bikain horiei segida eman behar zaie; hain zuzen ere, hori izango da talde irundarraren xedea igande honetan: beti deserosoa den Morrazoko Cangas garaitu eta lehen bi neurketetan lau puntu batu.

Galiziarrak sailkapeneko 14.nak dira eta beti maila mantentzeko komeriak izaten badituzte ere, Asobal Ligan mantentzeko indarra erakusten dute beti. Gainera, bigarren itzuliko lehen jardunaldian Balonmano Logroñok Sinfinen aurka galdutako neurketak argi utzi zuen talde guztiak arriskutsuak direla, beren mailaz haratago. Presaski, Jacobo Cuetarak ideia horretan sakondu nahi izan du: “lehen itzulian garaipen erosa lortu bagenuen ere, historikoki zailtasunetan jarri gaituen taldea da Morrazo”. “Irabaztetik datorren taldea da galiziarra, Valladolid mendean hartu zuen eta jeitsiera postuetatik irteteko borrokan dagoenez, neurketa guztietatik baliagarriak zaien puntuak lortzeko abiatzen dituzte norgehiagokak.”, jarraitu du Cuetarak. Leongo Ademarren aurka erakutsi zuten intentsitate berarekin irten beharko du kantxara Bidasoak, bestela “neurketa malkartu eta garaipena eskuratzeko aukerak murriztu egin daitezke”.

Leongo Ademarren aurkako neurketak taldeari indarra eman diola aitortu du entrenatzaile asturiarrak: “Leongo Ademarri Leongo Kirol Jauregian irabaztea ez da edonoloako zeregina. Horri taldeak erakutsitako nagusitasuna gehitzen badiogu, neurketa borobila egin genuela esan dezaket”. Neurketaren aurretik adierazi zuen denboraldi-aurreko lanarekin “pozik” zegoela eta lan horri jokalariek jarraipena besterik ez zioten eman. Hala ere, “orain zuhurtziaz jokatzea tokatzen” zaiela ohartarazi du, “neurketa on baten ostean, normalean txarra iristen da errenkadan”. Bidasoa tentuz ibili behar delako mezua zabaldu nahi izan du Jacobo Cuetarak.

Larunbatean ordez, igandean. 

Denboraldiak aldaketak izatera ohituak gaude jada; bihar telebistarik gabe eta ateak itxita jokatzekoa zen neurketa, azken orduko aldaketa izan du eta igandean, 12:00etatik aurrera, ETB-ren bidez ikusgai izango da. Jacobo Cuetarak positibotzat jo du data aldaketa; izan ere, “gure zeleek neurketa ikusteko aukera izango dute eta, bidenabar, atseden gehiago izateko aukera izango dugu”.

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika