HITZORDU GARRANTZITSU UGARI DITU B.A.T-ek ASTEBURUAN

Teresa Errandonea Ganteko Flanders Indoor Meetingean parte hartuko du eta talde irundarreko 7 atletek 23 urtez azpiko Txapelketa Estatalean arituko dira.

Bidasoa Atletiko Taldek bere bidea egiten jarraitzen du ez-ohiko denboraldi honetan. Asteburu honetan, bi deialdi garrantzitsu izango dituzte Bidasoa eskualdeko atletek. Batetik, Teresa Errandonea Ganteko Flander Indoor Meetingean 8,00” segunduko marka lortzeko asmoarekin parte hartuko du; eta bestetik, 7 atletek 23 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketa Estatalean arituko dira.

Teresa Errandoneak Europa barrena ibilbidea egiten jarraitzen du. Karlsruhen (Alemanian) eta Mondevillen (Frantzian) aritu ostean, asteburu honetan, Ganteko Flanders Indoor Meetingean lehiatzen arituko da. Karlsruhen lasterketa ez zen ona izan, irteera faltsua egin eta kanporatu zuten; Mondevillen, ordea, final-erdietan eta finalean 8.17”-ko marka egin zuen 60 metro hesidunetan eta probako hirugarren bukatu zuen. Ganten aukera berri bat izango du mugarri dituen 8’’-ko denbora lortzeko.

Bestalde, emaitza bikainak lortzen ari den harrobiak bere hitzordu garrantzitsua izango du ere bai. Bidasoa Atletiko Taldeko 7 atleten emaitzak kontuan hartuz, 23 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketa Estatalean sailkatu dira. Honako hauek dira parte hartuko duten atletak:

• Iker Arocena luzera jauzian: 7,29 metroko jauziarekin lehena da rankinean.

• Malen Orduña pertika jauzian: 3,65 metroko jauziarekin laugarren sailkatua da.

• Goizane Garcia pisu jaurtiketan: 11,95 metroko jaurtiketarekin bosgarrena kokatuta dago.

• Eva Queimaño Pentathloian: Proba konbinatuen egungo txapelduna da eta rankingean bosgarren postuan dago.

• Adriana de Prado 3000 metroetako proban: 9:05:10-ko denborarekin zazpigarren sailkatua da.

• Izaro Irastorza altuera jauzian: 1,62 metroko jauziarekin rankineko zortzigarrena da.

• Ana Gomez 200 metroetako proban: 10.sailkatua da 25,78”-ko denborarekin. 

Deialdi gehiago.

Hori gutxi balitz bezala, larunbat arratsaldean Donostiko Belodromoan parte-hartze libreko probak eta igandean, Getxon, Espainiako Crosserako sailkatze proba jokatuko da. Bietan Bidasoa Atletiko Taldeko atletak bertan izango dira. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika