Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
08 Api, 2019 Irun, Futbol, Segunda División B, Real Union, Barakaldo
Real Unionek Barakaldoren aurka Lasesarren 3-1 galdu ondoren, promozio postuetatik jeitsiera postuetan kokatuta egotera pasa da
Beltza da oso Real Unionen etorkizuna. Alberto Iturralde klubera iritsi zenetik bi jardunaldi igaro dira eta emaitza berdina lortu dute bietan, porrota. Hobetu beharrean, egoerak okerrera egin du, izan ere, Gernikak Sanseren aurka lortutako puntuaren ondoren, Real Union promozio postuetatik jeitsiera postuetara jeitsi da. Hori gutxi bazen, Izarrak ere Torrelavegako Gimnastikaren aurka berdindu zuen ere eta beraz, bi puntutara aldendu dira mailan mantentzeko aukerak.
Neurketari dagokionez, lehen zatian Real Unionek Barakaldoren erasoak jasaten jakin zuen. Erasoko aukerak etxeko taldearentzat ziren, baina Real Unionen defentsa sendo aurkitzen zen. 45.minuturarte izan zen hori, partidua atsedenaldira iristear zenean, Fran Garciak korner bat baliatuz 1-0ekoa lortu zuen. Berriro ere, kolpe latza txuribeltzentzat.
Bigarren zatian, Real Unionek lerroak aurrera bota zituen eta aukera gehiago izan zituen. Barakaldo ez zegoen eroso bere zelaian jokatzen eta 63.minutuan Dani Estradak penalti bat baliatuz 1-1eko berdinketa ezarri zuen markagailuan. Orduan partiduak kontrola galdu zuen, bi taldeek garaipena behar baizuten, etxekoek igoera postuetan jarraitzeko eta Real Unionek beheko postuetatik ihes egiteko. Minutuak aurrera pasa ahala, neurketa zakartzen hasi zen eta 81.minutuan partiduko momento erabakigarriena eman zen. Javi Martinez, Real Unioneko aurrelariak bigarren txartel horia ikusi zuen eta talde txuribeltza hamar jokalarirekin utzi zuen. Ordutik, etxeko taldea nagusi izan zen berdegunean eta lau minutuetan bi gol eskuratu zituen. Jurgi Oteok 87.minutuan eta Alvaro Barbosak 93.minutuan. Azkenean 3-1 eta berriro ere, esku hutsik irunera.
Aipatu antzera, egoera oso larria da Real Unionena, baina sei jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko eta egoera hau iraultzeko aukera baditu oraindik. Hori bai, berriro ere datorren larunbatean jokoan jarriko diren hiru puntuak lortzea ezinbestekoak izango dira. Aurrean Langreo talde asturiarra izango dute.
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...