HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA, BARRUAN
Arrauna

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA, BARRUAN

Emakumezkoen zein gizonezkoen ‘Ama Guadalupekoa’ traineruak datozen bi igandeetan Kontxako Bandera preziatuagatik lehiatuko dira.

Kale edo bale, hala laburbildu daiteke zer den asteazken eta osteguneko Kontxako Estropadaren sailkatze probak. Aurten, emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapenak oso estuak izan dira, arraunaren mailak gora egin duen seinale. Datorren bi igandeetako emaitzen arabera jakingo dugu nortzuk irabaziko duten Donostiako Bandera preziatua, baina, momentuz, dakiguna da Hondarribia Arraun Elkarteko bi traineruak bi igande horietan lehiatuko direla. 

Atzo emakumeen lehiaren txanda izan zen eta Hondarribia Arraun Elkarteak, ezusterik gabe, hirugarren denbora onena egin zuelarik (11:08,62), datozen bi igandeetako plaza lortu zuen. Donostia Arraun Lagunak (10:54,00) denbora birrindu zuen helmugan eta hauen atzetik, Orio sailkatu zen bigarren (11:02,46). Euskotren Ligan aritu diren traineruen atzetik, ETE Ligako Tolosaldea, Deusto eta Hibaika sailkatu ziren eta zazpigarren eta azken plaza, Galiziako Ligako bigarren talde onenak, Chapelak, eskuratu zuen. Trainerurik kaltetuena San Juan izan zen, segundu bakar batengatik ez zuen Chapela gainditu eta Kontxako Estropadetan parte hartzeko sailkatu. Usadioa jarraituz, Donostiarra, Euskotren Ligan aritu den laugarren taldea, sailkapen proba jokatu gabe lehiatuko da datozen bi igandeetan. Arraun Lagunak ere Donostiako trainerua da, baina hauek bai sailkapena jokatu behar dutela. Usadioak. 

Gizonezkoen jardunean ere ezusteko gutxi. Eusko Label Ligako Ohorezko txandan aritzen diren lau taldeak eta Orio sailkapen probako lehen postuetan sailkatu dira. Hondarribia Arraun Elkarteak eguneko bigarren denbora egin du (20:29,54), soilik Santurtzik gainditu du ‘Ama Guadalupekoa’ (20:23,68). Zierbena izan da hirugarren eta Cabo bigarren luze ikaragarri baten ostean, laugarren bukatu du erlojupekoa. Ziabogak emateko zailtasunak egon diren egunean, Oriok bosgarren egin du eta Bermeoko Urdaibai sailkatu da seigarren postuan. Historian lehen aldiz, Galiziako Ares trainerua Kontxako Estropadan sailkatu da. Ondarroaren aurretik, zazpigarren denborarik onena egin du eta datozen bi igandeetan arraunaren 'Champions League'-aren lehian izango da. Ondarroari, berriro ere, gurutzea egokitu zaio. Talde bizkaitarra poparean arazoak izan ditu eta garesti ordaindu du. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika