HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR
Arrauna

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR

Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena 

Bihar, ekainak 23, San Joan bezperan, Hondarribia Arraun Elkarteak 2022ko denboraldiko traineruak aurkeztuko ditu. Dagoeneko ohitura da Hondarribiako klubak bere arraunlarien aurkezpena egitea eta aurten ere gauza bera eginen du. Ekitaldia 20:00etan izanen da, “Benta Zaharreko” plaza txikian, elkartetik aipatu duten moduan.

2022ko denboraldia hasi da jada Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineru nagusientzat. Aurten, 30. aldiz, klubak bi traineru aurkeztuko ditu gizonezkoetan, Eusko Label Ligan (ACT) eta ARC 1 Ligan arituko direnak. Gainera, emakumeen trainerua ere ezagutzera emanen dute, ETE Ligan arituko dena hain zuzen ere. Hauek izanen dira hiru traineruetan parte hartuko duten arraunlariak:

"A" taldeko eskifaia: Joseba Amunarriz, Manex Alday, Beñat Egiazu, Iñigo Jokin Sagarzazu, Xabier Etxebeste, Bikendi Alza, Galder Esponda, Urko Redondo, Ion Lizarralde, Alex Udabe, Jon Etxaniz, Eneko Iridoy, Battit Ondikola, Alain Osanbela, Xabier Irigarai, Gaizka Gorostiaga, Beñat Alkain eta Ibai Camarero. Entrenatzaileak: Mikel Orbañanos eta Iñigo Vertiz.

“B” taldeko eskifaia: Ioritz Errezola, Unai Lekuona, Kepa Altuna, Gorka Sanchez, Jon Pascual, Telmo Bald, Xabier Herrador, Martin Muñoz, Aimar Kanpandegi, Eneko Larruskain, Gonzalo Bueno, Iker Huarte, Mattin Colas, Xabier Olaskoaga eta Xabier Salaberria. Entrenatzailea: Gonzalo Carrion.

Emakumeen eskifaia: Jasone Mitxelena, Nerea Itxaso, Maider Peñalva, Irati Gaztelumendi, Ane Mendizabal, Intza Fernandez, Irati Camarero, Miren Garmendia (patroia), Amaia Olazabal, Eneritz Martiarena, Adriana Ramos, Ane Azpiroz, Helene Sagarzazu, Iraia Mendizabal, Itxaso Goikoetxea, Jule Arkotxa, Katalin Negrete, Maddi Olaskoaga eta Maider Perez. Entrenatzaileak: Iker Cortes eta Iñigo Vertiz. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika