HONDARRIBIA TKE LIGAKO TXAPELDUNORDE
Arrauna

HONDARRIBIA TKE LIGAKO TXAPELDUNORDE

Hondarribiako arraunlariek denboraldi bukaeran azken bandera irabazi zuten Bermeon eta Eusko Label Ligako txapeldunorde bilakatu dira

Eusko Label Ligako traineruek asteburuan denboraldiko azken bi banderak jokatu dituzte Bermeon eta Portugaleten. Hondarribiak Bermeoko bandera irabazi bazuen ere, Portugaleten bigarren postuan bukatu zuen erlojupeko moduan jokatu zen estropada eta beraz, Eusko Label Ligako txapeldunorde izaten bukatu du aurtengo denboraldia.

Larunbatean, irailak 17, Bermeon jokatu zen denboraldiko azken-aurreko bandera. Hondarribiak lehen postuan bukatu zuen estropada, 20:27,32ko denbora egin ondotik. Bigarren postuan, etxeko Urdaibai sailkatu zen (20:33,20) eta hirugarren berriz, Donostiarra (20:49,34). Lehen jardunaldi honen ondoren, Hondarribiak tartea murriztu zuen Urdaibaiekin sailkapen orokorrean eta bi puntu bakarrera hurbildu zen.

Egoera honetan, Portugaleten ospatutako azken saioari hasiera eman zioten. Erlojupeko proban lehiatu zen denboraldiko azken estropada, eta Urdaibaiek ez zuen utzi Ligak eskuetatik ihes egitea. Horrela, Urdaibaiek irabazi zuen Portugaleteko bandera 19:22,64ko denbora eginez, Hondarribia sailkatu zen bigarren postuan (19:30,14) eta Orio izan zen hirugarren (19:36,06).

Denboraldia bukatuta, Hondarribia Eusko Label Ligako txapeldunorde bilakatu da, Urdaibaien atzetik. Hiru puntu bakarrera gelditu dira hondarribitarrak, denboraldian zehar, guztira, zortzi bandera irabazi ondoren. Hirugarren postuan berriz, Donostiarra trainerua sailkatu da, 200 punturekin.

Igande arratsaldean, gainera, Hondarribiak harrera egin zion arraunlariei larunbatean irabazitako bandera ospatzeko. Ioseba Amunarriz patroiak aurtengoa “urte zoragarria” izan dela aipatu zuen eta hasieran, gero “egindako denboraldia firmatu” izanen lukeela. “Detaile txikiengatik ez dugu irabazi, baina pozik gaude egin dugun lanarekin”, azpimarratu zuen patroiak.

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika