01 Ira, 2022
Mikel Orbañanosen mutilek Donostiarra, Urdaibai, Zierbena, Kaiku, Orio, Getaria eta Ondarroa izanen dute aurkari datozen bi asteburuetan
Atzo arratsaldean, abuztuak 31, aurtengo Kontxako Banderako sailkatze estropada ospatu zen. Hondarribiak bere sendotasuna erakutsi zuen bertan eta denborarik onena lortu zuen erlojupekoan. Honekin, datozen bi asteburuetan Mikel Orbañanosek entrenatzen duen traineruak Urdaibai, Zierbena, Kaiku, Orio, Getaria, Ondarroa eta aurretik sailkatua zen Donostiarra izanen ditu aurkari.
Hondarribiak 19:43,72ko denboran osatu zuen bi luzeko estropada hau. Orbañanosen mutilek Kontxako Bandera jokatzeko aukera izanen zutela aurreikusia zen, eta beraien indarra erakutsita, hori lortu zuten atzo. Ziabogan dagoeneko markarik onena lortu eta, erlojupekoa bukatuta, lehen postuan bukatu zuten hondarribitarrek. Beraien atzetik, Zierbena, Orio, Getaria, Urdaibai, Kaiku eta Ondarroa sailkatu ziren eta hauek guztiekin batera Donostiarra ere ibiliko da Kontxako Banderarengatik lehian.
Gaur berriz, nesken txanda izanen da, gaur jokatuko baitute lehiaketa berean parte hartzeko sailkatze estropada, arratsaldeko 18:00etan.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...