13 Eka, 2022
Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan
Atzo, ekainak 12, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Hondarribian 38 urteren ondoren, eta etxeko traineruak bandera eskuratu zuen historian hamahirugarren aldiz. Emakumezkoetan, Hondarribia seigarren sailkatua zen, Orio irabazletik 31,12 segundura.
Goizeko 11:00etan eman zioten hasiera Gipuzkoako Txapelketari Hondarribiako uretan. Aurten lehendabiziko aldiz dataz aldatu eta, uztailean beharrean, ekainean banatu dute Gipuzkoako bandera. Denboraldiari hasiera eman diote horrela, eta bereziki ongi hasi du urtea etxeko traineruak. Hain zuzen ere, Hondarribia izan baitzen Gipuzkoako Txapelketako bandera irabazi zuena, Donostiarra, Orio eta Getaria taldeen aurretik. Etxekoek bigarren sailkatua baino 7,42 segundu gutxiago behar izan zituzten ibilbidea amaitzeko.
Emakumezkoetan berriz, Orio izan zen garaipena eskuratu zuena, Tolosaldea, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra traineruen aurretik. Hondarribiako taldea seigarren postuan helmugaratu zen, irabazletik 31,12 segundura. Beteranoen mailan, azkenik, Badok 13 taldea izan zen Gipuzkoako Txapelketako irabazlea, Fortuna bigarren sailkatu zen eta Zumaia hirugarren.
Etxeko traineruaren lorpena goraipatzeko, arratsaldeko 20:00etan, Hondarribiako herritarrek harrera egin zioten taldeari. Zaleek, horrela, denboraldi honetako lehen garaipena izatea espero den hau arraunlariekin eta taldeko kideekin ospatu ahal izan zuten.
(Argazkia: HAE)
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...