Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
01 Ira, 2023
Atzoko sailkatze estropadan bigarren postua eskuratu zuten Ama Guadalupeko traineruko gizonezkoek
Kontxako Banderarako sailkatze estropada guztiak bukatuta, Hondarribiako Ama Guadalupeko traineruko emakume eta gizonezkoek, biek, 2023ko Kontxako Banderako lehian sartuta daude. Irailaren 3an izanen dute lehen jardunaldia, eta bigarrena aldiz, irailaren 10ean.
Atzo arratsaldean ospatu zen Donostian Kontxarako bigarren sailkatze estropada. Gizonezkoak aritu ziren lehian orduan eta Hondarribiak bigarren postua eskuratu zuen, Zierbenaren gibeletik. Hauez gain, Orio, Urdaibai, Cabo da Cruz, Getaria eta Ondarroa sailkatu ziren, hurrenez hurren. Donostiarrarekin batera, hauek dira Kontxako Bandera lehiatzen arituko diren bertze zazpi ontziak.
Gizonezkoak ez ezik, Hondarribiako emakumeak ere egonen dira aurtengo Kontxako Banderan. Estropada honetan bertze zortzi ontzi arituko dira lehian: Donostiarra, Orio, Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea, Telmo Deun, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku.
(Argazkia: ACT)
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...