Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
02 Ira, 2022
Kontxako Banderarako sailkatze estropadan seigarren denborarik onena egin zuten
Hondarribiako nesken traineruak Kontxako Bandera lehiatzeko sailkatu dira. Sailkatze estropadan seigarren denborarik onena egin zuten, 11:11koa, eta beraz Kontxako Banderan parte hartuko dute datozen bi igandetan.
Erlojupekoan, Hondarribiako arraunlariek lan ona egin zuten lehen luzean. Ziabogan 5:43ko denbora egin zuten, laugarren onena, baina bigarren luzean ez zuten arraunkera ona lortu eta denbora gehiago behar izan zuten orduan. Hala ere, seigarren postuan bukatu zuten neskek. Honekin, helburua lortu zuten, datozen bi igandetan Kontxako Bandera lehiatzeko aukera izatea.
Hondarribiarekin batera, erlojupekoa lehen postuan bukatu zuen Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Chapela eta aitzinetik sailkatua zen Donostiarra egonen dira lehian irailaren 4 eta 11an.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...