HONDARRIBIAKO XIII. TRIATLOIA OSPATUKO DA LARUNBATEAN

Biosnar Triatloi Taldeak antolatu du hitzordua, hamahirugarrenez, eta bi froga desberdin izanen dira aukeran: herrikoia eta sprinta

XIII. Hondarribiako Triatloia ospatuko da larunbat honetan, maiatzaren 11n, 15:00etatik hasita, herriko kaleetan. Biosnar Triatloi Taldeak antolatutako hitzordua da eta izen-emateak itxita, arrakasta handiko proba izanen dela aurreikusi dute antolatzaileek. Bi froga desberdin izanen dira aukeran. Alde batetik, herrikoia (350 metro igeri, 10 km bizikleta eta 2,5 km korrika) eta bertzetik, sprinta, distantzia bikoitzekin. Beñat Bengoetxea eta Gorka Emazabel antolatzaileek azpimarratu dutenez, partehartzaileek ia %80a eskualdeakoak dira, batez ere Irun eta Hondarribikoak eta “hori pozgarria da guretzat”. Horrez gain, bizilagunei proba ikustera hurbiltzeko deia egin diete. 

Lupe Queiruga kirol zinegotzia eta Beñat Bengoetxea eta Gorka Emazabel Biosnar Triatloi Elkarteko ordezkariak.


HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika