17 Mai, 2022
Pasai Donibanen ospatu zen Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa eta bertan, Hondarribiako gizonak txapeldun izan ziren eta emakumeak txapeldunorde
Pasa den igandean, Pasai Donibanen, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa ospatu zen. Aurreko egunean sailkapen estropada jokatu zuten, Ligako bostgarren eta azken jardunaldia zena. Bertan, Hondarribiako Arraun Elkarteko gizonezkoak eta emakumezkoak txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren.
Hondarribia AE-ko gizonezkoen ontziak lehen postua eskuratu zuen absolutu mailan, 13:31,08ko denborarekin. Bigarren sailkatua Donostiarra “A” (13:38,80) izan zen, hirugarrena Orio AE “A” (13:49,35) eta laugarrena azkenik, Getaria (13:58,28).
Hondarribitarren emakumeen ontziak ere garaipen izugarria lortu zuen, izan ere, txapeldunorde izan zen absolutu mailan, 15:47,54ko denbora egin ondoren. Hondarribitarrek Donostia AL “A” irabazleak baino 3,81 segundo gehiago behar izan zituzten estropada egiteko. Hirugarren postuan Zumaia “A” helmugaratu zen, 16:26,97ko denborarekin.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...