HORTZAK ESTUTUTA BESTE URTE BAT OHOREZKO MAILAN IZANGO DIRA BATGIRLSAK

Puntu bakar batengatik Espainiako atletismo onenen artean lehiatzen jarraituko du Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezkoen taldeak

Asteburuan inoiz baino gehiago sufritu zuten Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezkoen taldeak. Berez lan zaila zen, seigarren postuan bukatu behar zuten azkeneko jardunaldia beste urte batez ohorezko mailan mantentzeko, baina aurreko astean zehar gazak gehiago zaildu ziren. Teresa Errandonea eta Tessy Eboselek ezingo zuten taldearekin batera Madridera bidaiatu, puntu asko eskuratzen dituzten bi korrikalari dira eta beraz, oso baja mingarriak. Helburua argia zen, Elche eta Tenerife atzean uztea.

Norgehiagoka ez zen batere ondo hasi, BATeko neskak zortzigarren postuan hasi zuten lana eta salbazioa lortzeko puntu asko galdu zituzten. Hori bai, guztiek zuten guztia eman zuten eta horri esker, pixkanaka pixkanaka sailkapena estutzen joan zen. Sei proben faltan BATek zortzigarren postuan jarraitzen zuen Teneriferekiko 15 puntutara, baina Clara Viñarasen eta Aratzen erakustaldiek Elcherekiko eta Teneriferekiko zituzten aldeak txikitu zituzten, hirura eta zazpira hurrenez hurren.

4x100 metroko errelebon oso fin ibili ziren, 47”81eko denbora lortu zuten eta bostgarren postuan bukatu zuten proba sailkapen nagusiko zazpigarren postura igoz. Baina azken proba falta zen eta BAT eta Teneriferen tartean bi talde sartu behar ziren hain beharrezkoa zuten salbazioa lortzeko. Eta lortu zuten, proba osoan bigarren aritu ondoren, laugarren postuan bukatu zuten 3’50”ko denborarekin, klubeko marka gaindituz eta espainiako bederatzigarrena lortuz. Tenerife zazpigarren postuan iritsi zen helmugara, beraz urrea balio zuten hiru puntu eskuratuta proba osoan zehar lehen aldiz seigarren postua lortu zuten BATgirlsak eta horrekin batera, 2020ko denboraldian Ohorezko Mailan lehiatzeko txarteltxoa.

Horrela geratu zen probako azken sailkapena:

1º A. D. MARATHON DE MADRID 124 puntu

2º RIA DE FERROL – C. ARENAL 109 puntu

3º AVINENT MANRESA 109 puntu

4º UNICAJA JAEN PARAISO INTERIOR 98 puntu

5º ISS – L´HOSPITALET 79 puntu

6º SUPER AMARA BAT 70 puntu

7º TENERIFE CAJA CANARIAS 69 puntu

8º JUVENTUD ATLÉTICA ELCHE 62 puntu 

Eta hau Ohorezko Mailako sailkapen nagusia:

1º PLAYAS DE CASTELLÓN 16 puntu (4+4+8)

2º VALENCIA ESPORTS 15 puntu (4+4+7)

3º FUTBOL CLUB BARCELONA 14 puntu (4+4+6)

4º ALCAMPO SCORPIO 71 - ZARAGOZA 13 puntu (4+4+5)

5º GRUPOEMPLEO PAMPLONA ATLÉTICO 10 puntu (3+3+4)

6º AA CATALUNYA 9 puntu (3+3+3)

7º ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN 8 puntu (3+3+2)

8º CUEVA DE NERJA - UMA 6 puntu (2+3+1)

9º A. D. MARATHON DE MADRID 12 puntu (2+2+8)

10º RIA DE FERROL – C. ARENAL 11 puntu (2+2+7)

11º AVINENT MANRESA 11 puntu (3+2+6)

12º UNICAJA JAEN PARAISO INTERIOR 7 puntu (1+1+5)

13º ISS – L´HOSPITALET 7 puntu (2+1+4)

14º SUPER AMARA BAT 6 puntu (1+2+3)

15º TENERIFE CAJA CANARIAS 4 puntu (1+1+2)

16º JUVENTUD ATLÉTICA ELCHE 3 puntu (1 

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika