Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
12 Urt, 2019
Aurkariekiko aldea handitzeko aukera izan zuen igandean Hendaiak Lourdesen. St. Médardek berdindu egin zuen, eta Nafarroak galdu. Baina hendaiarrek ere huts egin zuten. Lourdesen galdu zuten, norgehiagoka osoan zehar markagailuan aurretik aritu ondoren. Atsedenaldira 6-13ko abantailarekin iritsi ziren arren, ezin izan zioten garaipenari eutsi. Hamar minutu falta zirenean 16-19 irabazten ari ziren hendaiarrak. Baina etxeko jokalariek ez zuten amorerik eman. Lehian jarraitu zuten, 77.minutuan etsegua eta transformazioa lortu zituzten arte.
Porrotaz gain, beste hainbat ondorio utzi ditu Lourdesera bisitak. Azpeitia, Discazeaux eta Zubizarreta jokalariak min hartuta daude, eta zigortuta Labeguerie. Lidertzari eusteko, nola edo hala irabazi beharreko neurketa izango du Hendaiak igandean. St. Paul-Lès-Dax taldea hartuko du, 15:30etan Ondarraitzen. Aurkaria sailkapenaren erdian dago, ezer ez dauka jokoan. Hendaiak, berriz, multzoko lehen postua mantentzea. Igandekoa jokatu ondoren, bi jardunaldi besterik ez dira geldituko Fédérale 2ko liga bukatzeko.
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...