Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
24 Mai, 2022
Kolon Pasealekuan futbolaz gozatzeko aukera izan zuten bertara gerturatu ziren haur guztiek
Pasa den igandean Real Union Igandero programaren protagonista izan zen. Kolon Pasealekuan klubeko Futbol Eskolako begirale eta ikasleak izan ziren hainbat jarduera egiten. Gainera, txuribeltzek klubeko produktuak salgai jarri zituzten eta lortutako dirua Kenyako neska baten ostalaritza-ikasketak finantzatzeko bideratuko dute.
Real Unioneko Futbol Eskolako begiraleek baloiarekin jolasak antolatu zituzten Kolon Pasealekura hurbildu ziren haur guztientzat, banako trebetasun, gidaritza eta teknika lantzeko asmoz. Gainera, partidu batzuk ere jokatu zituzten eta Tecball mahaia probatzeko aukera ere izan zuten. Goiz arrakastatsua izan zen klubarentzat igandekoa eta horregatik, txuribeltzek eskerrak eman nahi izan dizkie ekimenean parte hartu duten begirale, langile, haur eta irundar guztiei.
Luis Sanchez Futbol Eskolako arduradunaren hitzetan, “klubetik ezarritako helburua bete dugu, Real Union kalera ateratzea eta txiki-txikitatik egiten ari garen lana ikusaraztea, alegia. Horretaz gain, eskerrak eman nahi dizkiet gurekin gozatzera hurbildu diren guztiei, baita goizean goizetik dena ondo ateratzen lagundu duen klubeko jendeari ere”.
Jarduera hauek ospatzeaz gain, Real Unionek klubeko produktuak jarri zituen salgai, klubetik jakinarazi dutenez, bi ordutan 500 eurotik gora irabazi zituzten. Bildutako diru guzti hori, txuribeltzek Harambee Afrika Elkarrekin Bai GKEri emango dio Kenyako neska baten ostalaritza-ikasketak finantzatzeko.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...