Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
15 Mai, 2016
BIDASOA: Dejanovic, Martínez (1), Crowley (7), Beltza, Portero (2), Kauldi (6), Azkue (2). Zubiria, Cavero (1), Vazquez, Villar, Muiña, Bezbradica, Mouriño (3), Davidovic (2).
VALLADOLID: Díaz, Camino (2), Hernández (9), Källman (2), Fernández (6), Viscovich (1), Lorasque (4). Grossi, Turrado, De la Rubia (3), Daniel Pérez (1),, Cesar Pérez, Delgado, Roberto Pérez, Kramarz (1), Gómez.
MARKAGAILUA: 2-3, 5-7, 8-9, 10-11, 12-13, 13-15 (atsedenaldia); 14-16, 14-17, 15-20, 17-23, 21-25, 24-29.
Egoera gogorra bizi izan zuen Bidasoak larunbatean Artalekun. Atlético Valladolid txapeldunak igoera nola ospatzen zuen ikusi eta entzun behar izan zuten taldeak eta zaleek, galdutako aukeragatik atsekabetuta zeuden bitartean. Valladoliden aurka galdu ondoren, Palma del Rioreriko zuen abantaila txikia galdu du Bidasoak. Ondorioz, azken jardunaldian irabazita ere, aurkariaren huts egitearen zain egon beharko du, play off-a etxean antolatzeko aukera izango ote duen jakiteko.
Pucelako taldea nagusi izan zen Artalekuko pistan, ia norgehiagoka osoan zehar. Ehun zale ingururen babesa izan zuen, gainera. Goi mailako giroa egon zen kiroldegian, baina beste hainbestekoa zen irundarren arerioa ere. Lehen zatian kanpokoen erritmoari eutsi zion Bidasoak. Markagailuan aurretik ere izan zen, 23.minutuan Kauldik 12-11koa sartu zuenean. Hurrengo minutuetan, ordea, neurketaren norabidea aldatu zen. 12-15eko abantaila hartu zuen Valladolidek, eta hutsartea eskatu behar izan zuen Boleak. Desabantaila murrizteko balio izan zuen, atsedenaldiaren aurretik (13-15).
Bigarren zatiaren hasieran ihes egin zion garaipenak Irungo taldeari. Valladoliden harresiarekin egin zuen topo, eta ezinean aritu zen erasoan. Gol bakarra sartu zuen lehen hamar minutuetan. Ondorioz, 14-18koa jarri zuen kanpoko taldeak. Beste bost minutuz luzatu zen etxekoen lehortea, eta zazpi metroko arrastotik egin behar izan zuen hurrengo gola Adrian Crowleyk. 47.minutuan 16-22koa sartu zuen Valladolidek. Gainera, bi minutu beranduago hirugarren kanporaketa eta txartel gorria jaso zituen Markel Beltzak. Cristian Martinez ere kanpoan zegoen, beraz, defentsako erreferentziarik gabe, galbidean zegoen Bidasoa. Amaierara arte estutu zuen Valladolidek, eta igoera ospatu zuen Artalekun.
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...