Estatuko lehen mailara igotzeko fasea jokatuko du Erroibidek. Maiatzaren 12-13ko asteburuan izango da, Mungian (Bizkaia). Durangoko Tabirakoren aurka irabazi du azken partida (64-77). Jardunaldi bat geratzen da, baina igoera faserako txartela ziurtatua dauka Irungo taldeak.
Behetik gora egin du Erroibidek aurtengo ligan. Lehen hiru partidak galdu zituen, eta lehen itzulian eragozpen handiak jasan zituen, lesioak zirela eta. Bigarrenean, aldiz, garapen etengabea eduki du, saria eskuratzea lortzeraino.
Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.
Hiru hilabete...
Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...
Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...
Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.
Ez ohiko...