IGOERA FASEKO BIGARREN NEURKETAN ERE KALE
Errugbia

IGOERA FASEKO BIGARREN NEURKETAN ERE KALE

Zaisa Txingudi Rugby Klubak igoera faseko lehen norgehiagokan Sarako Izarraren aurka galdu eta gero, larunbat honetan emaitza bera errepikatu zuen Errioxaren aurka

Aukera gutxi geratzen zaizkio Zaisa Txingudi Rugby Klubari bere 50.urteurrenean mailaz igotzeko lehen bi jardunaldietan porrota jaso ondoren. Sarako Izarraren eta Errioxaren aurka aritu dira fase berri honetan eta puntu gutxiengatik, garaipena eskapu egin zaie bidasoatarrei. Hurrengo astean, Elorriori garaipena lapurtzera behartuta daude.

Larunbateko neurketa oso indartsu hasi zuen Zaisa Txingudi Rugby Klubak, erritmo bizia ezarri zuten Plaiaundiko zelaian eta neurketa etxeko taldearen menpe zegoen. Hain zuzen, laugarren minutuan Zaisa Txingudi Rugby Klubak partiduko lehen entsegua lortu zuen mele baten irteeran (7-0). Neurketa modurik onenean hasi zuten bidasoatarrek, baina errioxarrek azkar erreakzionatu zuten eta defentsa erasokor baten bidez azkar hasi ziren Zaisa Txingudi Rugby Klubaren zelaian jokatzen. Eragindako presioak fruituak jaso zituen eta zortzigarren minutuan kanpoko taldeak partiduko lehen entsegua lortu zuen (7-5).

Neurketa oso berdinduta zegoen, baina pixkanaka pixkanaka baloiaren kontrola Errioxak eramaten hasi zen. Horrela, 22.minutuan toucheko jokaldi baten ondoren, entsegua lortu zuten eta 7-12koa ezarri zuten markagailuan. Kanpoko taldearen minutu onenak ziren horiek eta bikain baliatu zituzten, izan ere, mele baten ondoren hirugarren entsegu bat lortu zuten 25.minutuan (7-19).

Markagailu honekin atsedenaldira iristen zen, Zaisa Txingudi Rugby Klubak ondo hasi zuen norgehiagoka baina minutuen poderioz erasoan ideirik gabe geratu ziren.

Bigarren zatian markagailuari buelta eman behar zion etxeko taldeak, eta hori gauzatzeko ideiarekin irten ziren zelaira. Pase askoko jokaldi bikain baten ondoren, 49.minutuan Carlos Lorak Zaisa Txingudi Rugby Klubaren bigarren entsegua lortu zuen (12-19). Zuen guztiarekin gurutzatu zuen marra. Ez zen nahikoa eta etxeko taldeak defentsako lana areagotu zuen markagailuan hurbiltzeko. Touchetan eta meleetan hobeagoak ziren, denbora asko igarotzen zuten Errioxaren zelaian eta asko saiatu hostean, gauzatutako zigor kolpe baten bidez lau puntura hurbildu ziren (15-19).

Aldea oso txikia zen eta bidasoatarrek borrokan jarraitzen zuten, baina errioxarrek bikain eutsi zioten defentsan eta ez zuten zirrikiturik uzten Zaisa Txingudi Klubak entsegurik lortzeko. Asko saiatu ostean, azkenean Errioxak bigarren zatian izan zuen aukera bakarrenetarikoan norgehiagokako laugarren entsegua egin zuten 78.minutuan (15-26). Norgehiagoka erabat apurtu eta erabakita utzi zuten.

Berriro ere puntu gutxiko aldearengatik porrota jasan zuen Zaisa Txingudi Rugby Klubak, detaileengatik neurketa Errioxarrek eraman zuten, baina askotan detaileetan nabaritzen da aldea. Esan bezala, bi porrotekin larunbat honetan 16.30etan Elorrioren zelaia bisitatuko dute, garaipena eskuratzeko beharretan daude bidasoatarrak mailaz igotzeko ametsan pentsatzen jarraitzeko. 

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika