IGOERA FASERIK EZ
Futbola

IGOERA FASERIK EZ

Real Unionek ez du Athletic B garaitzea lortu eta ez da Federazioko lehen mailan arituko. Bigarren zatian lehoi kumeak hobeak izan dira eta gola egitea erdietsi dute.

Aitor Zulaikak zein Joseba Etxeberriak ez dute armarik ezkutatu. Lehenak, Gexan Elosegi eta Mario Capelete sartu dira hasierako hamaikakoan; bigarrenak, Nico Williams, Nico Serrano eta Juan Artola jarri ditu erasoko lanetan. Guztiarekin irten dira Stadium Galeko zelaira bi taldeak, baina hasierako minutuetan Real Union izan da gehien estutu duen taldea. Lehen sei minutuetan lau korner eragin ditu talde irundarrak, arrisku handirik gabe igaro dira guztiak.

Hamabosgarren minutuaren iritsi da partiduko lehen abagunea. Ezker hegaletik Jon Madrazok jokaldi bikaina gauzatu du, hiru defentsa gainditu ditu eta bere errematea gutxigatik kanpora joan da. Jarraian, lehen zatiko aukerarik argiena iritsi da, Gexan Elosegiren oinetatik. Hernaniarrak eskuin hegaletik baloia erdiratu du, gaiztotu ere bai eta Agirrezabalak eta langak gola ekidin dute. Kijerak ere kanpotik saiakera egin du, baina Athleticeko atezain oreretarrak erantzun bikaina eman du, beste behin. 0-0 bukatu da lehen zatia, Athletic B-k ez du arrisku sentsazioa eragin Real Union sendo baten aurrean.

Atsedenalditik bueltan, lehen zatian min hartu duen Beñat Prados erdilariak aldaketa eskatu behar izan du eta bere ordez, Victor San Bartolome zelairatu du Etxeberriak. Athletic B-k aurrerapausua eman du bigarren zatian eta izan duen lehen abagunean, 54.minutuan, markagailuan aurreratu da. Eskuin hegaletik egin du erdiraketa Nico Williamsek eta bigarren zutoinean Andoni Tasconek buruz baloia sarera bidali du. Kolpea jaso du talde irundarrak eta kosta zaio berreskuratzea. 68.minutuan Aitor Zulaika Zourdine Thior eta Sergio Llamas zelairatu ditu eta Real Unionen bigarren zatiko erritmoa zeharo aldatu da. Hamar minutu geroago, aldaketak agortu ditu apeitiko teknikariak. Aulkian zuen guztia atera du: Donoso, Temenuzkhov eta Viguera. Hamar minutu horietan, Athleticek bigarren gola egiteko aukera izan du, baina Jon Cabo ez da iritsi Nico Williamsek erdiratutako baloira.

mar minutu geratzen ziren eta talde txuri-beltzak aurrera egin du. Kun Temenuzkhovek izan du 1-1 berdinketa egiteko aukera, baina Athletic B-ren defentsak kornerrera bidali du saiakera. Thiorrek buruz ere saiakera egin du, baina baloiak ez du sartu nahi izan. Racingen neurketan bezala, ate aurrean kamuts ibili da Real Union. Epaileak neurketaren amaiera adierazi du eta igoera faseko azken txartela Athletic B-rentzat izan da. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika