IGOR EMERY: “EZ DAGO EZER ITXITA, BAINA ASTON VILLAREKIN HITZARMEN BAT SINATZEKO ASMOA DUGU”
Futbola

IGOR EMERY: “EZ DAGO EZER ITXITA, BAINA ASTON VILLAREKIN HITZARMEN BAT SINATZEKO ASMOA DUGU”

Real Unionek Mikel Bengoa kirol zuzendariaren eta Ivan Curiel idazkari teknikoaren kontratuak berrituko dituela jakinarazi du eta hori aprobetxatuz, Realarekin eta Aston Villarekin dituzten harremanak zertan dauden ere azaldu du Igor Emery klub txuribeltzeko presidenteak.

Real Unionek Mikel Bengoa kirol zuzendariaren eta Ivan Curiel idazkari teknikoaren kontratuak luzatuko dituela jakinarazi du. Igor Emery presidenteak erran duenez, bi urte gehiagorako sinatu dute biek. Prentsaren aurrean eman du honen berri Emeryk eta hori aprobetxatuta, klub txuribeltzak Realarekin eta Aston Villarekin harremanak zertan diren ere azaldu du.

Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak jakinarazi duenez, Mikel Bengoa kirol zuzendariaren eta Ivan Curiel idazkari teknikoaren kontratuak luzatu dituzte. “Albiste garrantzitsua da klubaren proiektuarentzat”, erran du, “aldaketa prozesu honetako kirol arloari indarra emateko”. Orain arte bi langileek egindako guztia aitortu eta goraipatu nahi izan zuen lehendakariak ere: “Lan oso ona egin dute, eta egiten ari dira. Proiektu honen euskarrietako bat izan behar direla sinesten dugu. Etorkizunera begira, garrantzitsuak izanen dira proiektu berri honetarako”.

Curielen kasuan, 2020an ailegatu zen Real Unionera, “pandemia garaian”, aipatu du Emeryk. Idazkariak klub txuribeltzak azken urteetan izan duen prozesu guztia ezagutu du barrutik eta presidenteak dioenez, “oso inplikatua dago eta eskertzekoa da hemen segitzeko erakutsi duen nahia”. Bengoari dagokionez, “orain dela urte eta erdi etorri zen Alavesetik Irunera. Elkar ezagutzen genuen, baita han egin zuen lan handia ere. Hemen erronka handia zuen aurretik eta lehen urte gogorra pasatu genuen denek. Esperientzia handia bildu zuen hor. Aurten martxan jarri dugun proiektua, kirol mailan, aurrera doa, eta ikusita eman dugun aurrerapausua, bere lana euskarria izan da”. Erabaki honekin “Real Unionek goraka segitzea espero dugu”, dio Emeryk.

Kirol zuzendariak, bere aldetik, eskerrak eman nahi izan ditu beregan jarri duten konfiantzagatik: “Eskerrak eman nahi dizkiot kontseiluari eta Igorri, ez zelako erraza izan nigan konfiantza edukitzea. Akordio honek poztasuna ematen dit aurrera segitzeko eta Ivanekin egitea atsegina da gainera. Harro nago bidaia honetan bere ondoan segituko dudalako. Aurrera egingo dugu eta klub moduan lehiakorrakoak izango gara”.

Realatik urrun eta Aston Villatik hurbil

Igor Emery presidenteak Realarekin eta Aston Villarekin harremanak zertan dauden azaltzeko aprobetxatu du prentsaurrekoa. Alde batetik, Realarekin zuen hitzarmena bertan behera utzi dutela jakinarazi du: “Formalizatua ez badago ere, Realarekin genuen hitzarmena bertan behera utzi dugu, baita beraiekin genituen harremanak ere”. Hala ere, honek klub txuribeltzaren egunerokoan ez duela aldaketa nabarmenik ekarriko ere aipatu du: “Gaur egun ez da ezer aldatuko. 2014/14an hasi zen gure arteko harremana eta honek Real Unioni bizirautea ahalbidetu dio. Orain bide berri bat hasi nahi dugu guk eta Realak hori ulertu du”.

Real Unionek harremanak baztertzearen alde egin du sinesten duelako bere etorkizuna bere eskuetan dagoela: “Real Unionen etorkizuna kluba osatzen duten pertsonen eskuetan dago. Guk gure lana egiten segituko dugu eta klubaren haztea gure baitan egonen da. Epe laburrean gure helburua lehen taldean dago eta gero, oinarritik eraikitzen hasiko gara, sustrai sendoak dituen harrobia osatuz. Horretarako ez dugu inoren menpe egon beharrik. Martxan jarri ditugun proiektu guztiak gure eskutik etorri dira”.

Edonola ere, bidelagunen beharra ere azpimarratu zuen Emeryk: “Erakunde sendoa, egonkorra eta, duen potentzial guztia aprobetxatuta, handia izateko bidelagunak behar ditugu proiektu honetan”. Horregatik denagatik, aukera batzuk landu ondotik, Aston Villatik hurbil daudela dio lehendakariak: “Oraindik hitzarmen berria itxi gabe dago, baina gero eta hurbilago gaude Aston Villatik”. Lankidetza-hitzarmen bat izanen dela ere aitzindu du hondarribiarrak. “Emery familiak beti egin du apustua Real Unionekin eta hori egiten segitu nahi dugu, kluba handia egin zuten aurreko belaunaldien izenenean, horien artean gure aitona zenaren izenean ere”, bukatu du presidenteak. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika