II. BIZIBIDE ENDURO LASTERKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN LESAKAN

Lasterketa ekitaldi nagusia izanen bada ere, aste osoko egitarua antolatu du Lesakako Udalak bizikletaren bueltan

Bizibide Enduro Lasterketa ospatuko dute bigarrenez Lesakan asteburu honetan. 2023ko irailean egin zen lehen edizioa eta izan zuen arrakasta ikusirik, Lesakako Udalak bigarren edizioa antolatzea erabaki du. Maiatzaren 11n eta 12an ospatuko da eginen da lasterketa, larunbatean sailkapen frogekin eta igandean lasterketa berarekin. Hori izanen da ekitaldi nagusia, baina aitzinetik eta ondotik ere hainbat ekitaldi desberdin prestatu dituzte aurten bizikletaren bueltan. Dokumentalak, hitzaldiak, birziklapen eta argazkilaritza tailerrak eta haurrentzako eta kirolari egokituentzako lasterketak izanen dituzte herrian gaurtik hasita, heldu den asteartera bitarte. Asier Oses Lesakako Udaleko turismo teknikariarekin solastu gara eta berak azaldu dizkigu Bizibide Enduko Lasterketaren bigarren edizio honen xehetasun guztiak.

(Argazkia: Saiz Photos)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika