IKER AROZENA ESPAINIAKO TXAPELDUN

Arozenak eskuratutako urrezko dominaz gain, BAT taldeko fitxaketak diren Elena Martin, Lorena Vives, Victoria Briso eta Carla Ramirez ere lehen postuetan amaitu zuten.

Lau bidasotar aritu dira lehian joan den asteburuan Ourensen (Galizian) ospatu den Atletismo Pista Estaliko Espainiako Txapelketa Absolutoan, gehienak Bidasoa Atletiko Taldekoak (BAT), eta horietariko batzuk emaitza aipagarriak lortu dituzte. Bereziki Iker Arozena hondarribiarra, urrezko domina jantzi baitu 7,66 metroko jauzi bati esker. Fabian Mesa eta Ferran Ramirezi gailendu zaie Arozena, eta Espainiako maila absolutoan txapelduna izendatzen dela aurreneko aldia izanagatik ere, ez da egindako lanarekin erabat gustora geratu. Arozenak aitortu digunez, ez ditu sentsazio onenak izan txapelketan zehar, baina jauzi on bati esker lortu du domina. Halere, hazten jarraitzeko urrats bat du hondarribiarrak. Gogoan hartu behar baita, iaz dagoeneko 23 urtez azpiko mailan urre izan zela ere.

Bestalde, BAT taldeko Elena Martin Espainiako zazpigarrena izan zen 1.500 metroko proban finalera 4'27ko markarekin sailkatuz. Finalean 4'32'72 marka egin bazuen ere. Sprint Leon taldean ari den Miren Martin Aramburu irundarrak, aldiz, ez zuen finalera sailkatzerik izan, duela bi aste Anoetako Velodromoan pista estaliko bere markarik onena egin ondotik.

Halere, Iker Arozena eta Miren Martin Aramburuz gain, beste bi bidasotar aritu ziren ere lehian Ourensen. Laia Olaskoaga hondarribiarra 200 metroko proban 25'24ko marka eginez, eta Irune Muguruza irundarra 400 metroko proban. Irunek 20. postuan amaitu zuen 56'13ko kronoa eginez, eta finalera sailkatzea lortu ez bazuen ere, bere inoizko markarik onena birrindu du.

BAT taldeko beste emaitza aipagarrienak

Beste hainbat ordezkari izan zituen BATek Ourenseko estalpeko pistan. Eta TOP 10ean sailkatu egin ziren ere Victoria Briso proba konbinatuan zortzigarren postu batekin, eta Lorena Vives pertika-jauzian. Bestalde, BAT taldeko Carla Ramirezen lana goraipatu du bere klubak 60 metroko proban, 17 urte dituela kontuan hartuta. Era berean, Carla Olaskoaga valentziarra 16. postuan sailkatu zen 200 metroko proban, eta TOP 20ean amaitu zuen ere Malen Ramirezek 60 metroko proban.


BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika