IKER AROZENAK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan

Pasa den asteburuan, Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu zen Nerjan eta bertan, Bidasoa Atletiko Taldeko hamaika atleta izan ziren lehian. Emaitzarik aipagarriena Iker Arozenaren brontzezko domina izan zen, 7,70 metroko jauzia egin ondoren.

Euskadiko bi errekor jarraian lortu ondoren, Iker Arozena bere maila onenean iritsi zen Nerjan ospatutako Espainiako Txapelketa Abolutura. Nahiz eta ez zuen denboraldiko jardunaldi onena bete, 7,70 metroko jauziak podiumeko hirugarren lekura igotzea ahalbidetu zion, Eusebio Caceres (8,10m) eta Hector Santosen (8,06m) atzetik. Brontzezko domina eskuratu ondoren, Arozena uztailaren 9an ospatuko den 23 urtez azpiko Espainiako Txapelkteta prestatzen ari da dagoeneko.

Belen Bermejo y Eva Queimaño, finalistak eta marka pertsonal onenak

Belen Bermejok eta Eva Queimañok ere lan ederra egin zuten txapelketan eta biak finalistak izan ziren beraien kategorian. Bermejok, mailu jaurtiketan, 57,55 metroko marka lortu zuen, seigarren postuan sailkatuz. Gainera, bere marka pertsonalik onena egin zuen, baita klubekoa ere. Queimañok, heptathlon proban, zortzigarren postuan bukatu zuen, 4923 punturekin guztira. Marka pertsonalik onena lortu zuen Queimañok ere.

Marka pertsonal gehiago

BAT-eko beste atletek ere lan ona burutu zuten txapelketan eta emaitza onak lortu ere. Ana Pulgarinek, besteak beste, 10 kilometroko martxa proban parte hartu zuen eta marka pertsonal onena lortu zuen, 12. postuan sailkatuz 47:54,94ko denborarekin. Blanca Garciak ere, xabalinan, hamabigarren postua eskuratu zuen, 39,98 metroko jaurtiketa egin ondoren.

Juan Errandonea, jauzi hirukoitzean, bederatzigarren postuan sailkatu zen 15,17 metroko jauzia egin ondoren. Postu bera eskuratu zuen Sara Villasantek ere, 1500 metroko lasterketa 4:34,48ko denboran bukatuz. Villasanteren taldekide Miriam Gregorik zazpigarren postua lortu zuen 800 metroko finalerdian.

400 metro hesi-lasterketan, Sergi Teixerak bostgarren postuan amaitu zuen finalerdia, marka pertsonal onena eginez 53,04ko segundurekin. Alazne Garridok, bere aldetik, zazpigarren amaitu zuen jokatutako finalerdian, 1:02,28ko denborarekin eta marka pertsonal onena lortuz baita ere.

Atleta guzti hauek egindako lanari esker, Bidasoa Atletiko Taldeak 25. postuan amaitu zuen Espainiako Txapelketa Abolutua. Inoiz izan den partaidetza handiena izan zuen klubak eta hori “oso positibotzat” jo dute. Hurrengo hitzordua uztailaren 9an eta 10ean izango dute hauek, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa hain zuzen ere. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika