Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
07 Api, 2023
Real Unionek Real Murtzia jasoko du igandean (apirilaren 9an) Stadium Galen, 16:00etan
Real Union eta Real Murtziak elkarren kontra jokatuko dute asteburu honetako jardunaldia. Stadium Galen arituko dira bi taldeak igandean (apirilaren 9an), arratsaldeko 16:00etan. Txuribeltzak garaipenaren beharretan daude oraindik, baina aurkariak ez die lana erraztuko.
Iñaki Goikoetxeak badaki nolakoa den etxera heldu zaion aurkaria: “Badakigu zein den taldea eta dituen jokalariak, batez ere aurrekoak. Badakigu zein den beraien helburua, bigarren mailara igotzea. Horretarako, oso talde lehiakorra egin dute”. Honez gain, “azken ia bi hilabeteotan ez dute partidatik galdu”, entrenatzailearen erranetan. Ez dituztenak irabazi, berdindu dituzte, baina jakinarazi duenez, “gol gutxi jasota”. Hau dena ikusirik, argi dago Real Murtzia talde “oso sendoa” dela.
Honen aitzinean, Real Unionek bere lanean jarri beharko du begirada. Goikoetxean adierazi duenez, “hutsuneak bilatu behar” dizkiote aurkariari eta “mina non ematen ahal duten” ikusi. Horretarako, azken asteburuko garaipena oso positiboa izan dela azpimarratu du prestatzaileak: “Garaipen guztiak dira positiboak, baita hau ere. Konfiantza eman digu honek. Hala ere, hau ahantzi eta hurrengo neurketari begira jarri behar gara. Irabazi behar horrek berri ere etxean izanen dugun partidura eramaten gaitu eta hori atera behar dugula pentsatzera”.
Jeitsiera postuetatik aldentzea izanen da bertze behin etxeko taldearen helburua igandean. Ez da erraza izanen, aurkaria ikusirik, baina ahal den mailarik onena emanen du Iñaki Goikoetxearen taldeak puntuak ihes egitea sahiesteko.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...