Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
31 Mar, 2023
Real Unionek igande honetan jasoko du Numancia Stadium Galen, 12:00etan
Real Unionek igande honetan, apirilaren 2an, izanen du denboraldiko helburua lortzen saiatzeko bertze aukera berri bat. Numancia jasoko du orduan, etxean, 12:00etatik aitzinera. Lehen itzulian, talde txuribeltza 0-2 irabazteko gai izan zen, orduan ere Iñaki Goikoetxearen agindupean.
Iñaki Goikoetxea Real Uniongo entrenatzaileak aipatu duenez, igandekoa “garaipena eskuratzeko beste aukera bat” izanen da talde txuribeltzarentzat. “Beharrezkoa dugu”, erran du prestatzaileak, nahiz eta ez duen presiorik jarri nahi bere jokalarien gainean. Etxean arituko dira eta euren zaleen aitzinean emaitza ona lortzea ere garrantzizkoa izanen da, “taldearen konfiantza areagotzeko”.
Astean zehar egin dituzten entrenamenduak “ondo” joan direla aipatu du Goikoetxeak. Konten dago taldea azken aldian itxura ona ematen ari delako: “Partiduak ondo jokatzen ditugu. Lehenengo minutuak eskasak izaten ari dira, baina erritmoa hartzen dugunean eta baloia hartzen duguneanz, partidu txukunak egiten ditugu”. Modu berean eginen diote aurre beraz, igandeko neurketari, jokoan sartua egonda eta aukera berri bat dela sinetsita.
Aurkariaren inguruan, abenduko talde beretsua dela adierazi du entrenatzaileak: “Lehenengo itzuliko antzeko taldea da, agian sendoagoa. Gol gutxiago jasotzen ditu, baina gol gutxiago egiten ditu ere. Joku zuzen pila bat du eta jokalari oso onak aurrean eta atzean. Han irabazi genuen, baina etxean jolastean bertze pisu bat edukiko dugu”.
Iñaki Goikoetxeak erran duenez, “gogoz” dago taldea Numancia jasotzeko. Beti ateratzen dira irabaztera, eta oraingoan ere horrela eginen dute. Gainera, “talde ia osoa” izanen du prest Real Unionek iganderako eta hori ere seinale ona da eurentzat.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...