IÑAKI GOIKOETXEA: “BIHARKO PARTIDUA IRABAZI BEHAR DA BAI EDO BAI”
Futbola

IÑAKI GOIKOETXEA: “BIHARKO PARTIDUA IRABAZI BEHAR DA BAI EDO BAI”

Real Unionek denboraldia agurtuko du bihar etxean La Nuciaren kontrako finalarekin

Real Unionek denboraldiko azken jardunaldia jokatuko du bihar, maiatzaren 27an, 19:30etik aitzinera. Stadium Galen arituko da eta La Nucia taldea jasoko du bertan. Maila mantentzeko aukerarekin iritsi da talde txuribeltza azken partidura eta hori baliatuz, irabaztera aterako da bere zaleen aitzinean, hori baitu aukera bakarra.

Iñaki Goikoetxearen hitzetan, “luzea egin da” denboraldia. Lesioak, entrenatzaile aldaketak, eta bertzelako arazoek gogortu egin die urtea Real Uniongo jokalari eta teknikariei. Hala ere, bukaera ailegatu da eta oraindik ere maila mantentzeko aukerarekin dago taldea. Entrenatzaileak berak “gauden egoeran egonda ez da erraza izan”, erran du, “asteak pasatu eta egoera berean egotea, zaila da batez ere buruarentzat”. Hala ere, positiboki baloratzen dute biharko neurketarako zaleengandik jasotzen ari diren babesa: “Entzuten ari garena behintza oso positiboa da. Gal beteko dutela, animatuko gaituztela… bultzatuko gaituzte seguru. Orain gu zelai barruan energia hori hartu eta zaleei bueltatu behar diegu”.

Azken jardunaldira aukerarekin iristen ahal zirela bazekiten Real Uniongo jokalariek eta horrela izan da. “Lasaitasunarekin eta konfiantzarekin” daude, Goikoetxeak aipatu duenez. Izan ere, azken emaitzek sinestera bulkatzen ditu txuribeltzak. Honez gain, “entrenamendu normalak” egiten ari direla erran du entrenatzaileak eta “lasai” daudela. “Gaurtik biharrera urduritasuna” nabarmenagoa izanen dela ere argi du, baina momentuz de ongi doala onartu du.

Edonola ere, kontziente dira biharko neurketak soilik aukera bat duela: “Biharko partidua irabazi behar da bai edo bai”. Disfrutatzen ere saiatuko dira, nahiz eta “barruan ezin den”, Goikoetxearen hitzetan. Egun polita izanen dela ere badaki, etxean eta zaleekin, eta “ongi bukatzea” espero dute. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika