IÑAKI GOIKOETXEA: «DITUGUN AUKERAK APROBETXATU BEHAR DITUGU ETA ATZEAN SENDO EGON»
Futbola

IÑAKI GOIKOETXEA: «DITUGUN AUKERAK APROBETXATU BEHAR DITUGU ETA ATZEAN SENDO EGON»

Real Unionek Alcoyano bisitatuko du bihar (17:00), bertze hiru puntu gehitzeko helburuarekin

Real Unionek azken lau partiduei aurre egin beharko die hemendik aitzinera. Bertze lau final izanen ditu heldu diren asteburuotan eta lehenengoa, bihar bertan izanen da. Maiatzaren 6an, 17:00etan, Alcoyano bisitatuko du talde txuribeltzak eta irabazteko asmo irmoarekin aterako dira jokalariak zelaira.

Pasa den asteburuko garaipenak “konfiantza” eman diela argitu du Iñaki Goikoetxea entrenatzaileak. Hala ere, astean zehar hizketan egon ondotik, kontziente dira oraindik ere jeitsiera postuetan daudela: “Ez dugu deus lortu, oraindik ere jeitsiera postuetan gaude eta gutxienez bi partidu irabazi beharko ditugu orain”.

Ez da erraza izango, alegia. “Hurbildu gara beste taldeen multzo horretara, baina gero eta talde gehiago gaude hor lau punturen barruan eta bukaeraraino horrela egonen gara”, erran du Goikoetxeak. Gaineratu duenez, “oso elkarteak egongo gara eta biharko partidua beste final bat izango da”. Edonola ere, txuribeltzak “gogotsu daude dinamika onean jarraitzeko eta puntuak etxera bueltan ekartzeko”.

Bihar Alcoyano izanen du Real Unionek aurrez aurre, arratsaldeko 17.00etatik aitzinera. Valentziarren zelaia “Galen antzekoa da luzeraz, baina estua”, jakinarazi du prestatzaileak. Horregatik, “gauzak oso azkar” egin beharko direla onartu du Goikoetxeak: “Presioa egiten dute, gainean egoten dira eta bakarkakoetan ere presio handia jartzen dute. Azkar egin beharko dugu lan, baita erabakiak azkar hartu ere. Ditugun aukerak aprobetxatu behar ditugu eta atzean sendo egon”.

Horrela, bertze hiru puntu gehiago batzeko helburuarekin izanen dira txuribeltzak bihar Alcoyen. Azken lau partiduak ditu jeitsiera postuetatik aldentzeko eta hori begiz jota izanen dute Iñaki Goikoetxearen mutilek. 

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika