24 Mar, 2023
Real Unionek Cornellà bisitatu beharko du igande honetan, arratsaldeko 19:00etan
Real Unionek Cornellà taldearearen kontra jokatuko du asteburu honetan. Zehazki, igandean izanen da partidua (martxoaren 26an), arratsaldeko 19:00etan. Iñaki Goikoetxeak aipatu duenez, buruarekin jokatu beharko du talde irundarrak eta aitzineko asteburuko itxura bera eman aurkariaren zelaian.
“Astea oso ondo joan da”, Iñaki Goikoetxea entrenatzaileak dioenez. Aste lasaia izan da Galen eta denboraz prestatu ahal izan dute igande honetako partidua. Cornellà izanen dute aitzinean txuribeltzek, prestatzaileak erran duen moduan, “talde sendoa eta jokalari onak dituena”. Hala ere, pasa den larunbatean etxeko zelaian emandako itxurarekin “konfiatuta daudela” onartu du Goikoetxeak eta orduan ikusitakoari segida ematea izanen dela bidea.
Igandeko neurketari aurre egiteko gakoa “larunbateko partiduaren antzeko erritmoa edukitzea” izanen dela jakinarazi du entrenatzaileak. “Gero eta premiazkoa zaigu garaipena. Bertze taldeak puntuak ateratzen ari dira eta aldea gero eta handiagoa da. Hala ere, buruarekin jolastu behar dugu”, gaineratu du. Buruarekin beraz, eta lasaitasun osoz, “partidu luzea jokatu” behar dutela dio Goikoetxeak: “Ezin gara golaren bila joan hasieratik, beraiek talde oso ona dutelako. Larunbateko idearen jokatuko dugu, baina lasai egonda”.
Helburua begiz jota aterako dira beraz, Real Uniongo jokalariak Cornellà taldearen zelaira. Lasaitasunez eta burua hotz mantenduta, ahalik eta maila onena emateko prest daude, eta ahalik eta emaitza onena ateratzeko intentzioarekin. Denboraldia bukatzeko hamar partiduren faltan, premiazkoa zaie garaipena, baina itxura ona ematea ere garrantzizkoa da eurentzat.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...