28 Abu, 2016
REAL UNION: Tena, Azkoiti, Ekhi, Aimar, Urkizu, Rodellar, Alonso (Martins, 70'), Juan Domínguez, Ozkoidi, Galán (Mujika, 81'), Hernáez (Arriaga, 65').
REAL MADRID B: Abad, Archraf (Quezada, 48'), Lienhart, Hermoso, Tejero, Cristian, Tene, Seoane (Valverde, 73'), Mario (Enzo, 67'), Febas, Díaz.
GOLA: 1-0: Galán (9').
EPAILEA: álvarez Borbolla. Txartel horiak: Juan Domínguez, Galán, Ozkoidi (Real Union); Tejero, Tene, Cristian.
Denboraldiko lehen garaipena lortu du Real Unionek, bigarren jardunaldian eta Real Madrid Bren kontra. Stadium Galeko lehen hitzordua izan da, eta txuribeltzak sendo hasi dira etxean. Multzoko talde onenetariko bat mendean hartu dute, Jorge Galanen gol bakarrarekin. Aurrelari nafarrak eman du lehen abisua, jokoz kanpokoagatik baliogabetu baitio epaileak lehen gola. Berehala eman du erantzuna, 9.minutuan falta bat jaso ondoren, baloia sarera bidali baitu. Lehen zatia amaitu baino lehen, beste bi gol aukera argi izan ditu Juan Dominguezek. Lehenengoa atezainak urrundu du, eta bigarrenean, langatik gora ihes egin dio baselinak donostiarrari.
Bigarren zatian bestelako itxura hartu du norgehiagokak. Castillak eskuratu du baloia, eta nagusi izan da jokoan. Real Unionek, hala ere, ondo bete du kontrol lana. Arerioak ez du gol aukerarik izan, luzapenera arte. Díazen burukadak sarerako bidea hartu du, baina Tenaren geldiketak banakoa ekidin du. Castillaren kontrako garaipenak konfiantzaz betetzeko balio dezake.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...