25 Urt, 2017
Garaipen bana eskuratu dute mahai teniseko Superdibisioetan ari diren Leka Enea elkarteko taldeek. Neguko etenaren ondorengo bigarren jardunaldian, etxean aritu dira, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Larunbatean gizonezkoen txanda izan zen. 4-1 irabazi zuten L'Escala talde kataluniarraren aurka. Garaipenari esker, Europa mailan lehiatzeko postuetan kokatu da Irungo taldea. Bost puntu gutxiago dituen Cajasol Hispalisen aurka ariko da hurrengo jardunaldian.
Igande goizean, Arteal Santiago galiziarraren aurka jokatu zuen Leka Eneako emakumezkoen taldeak. Norgehiagoka estua izan zen, baina 4-3 gailendu ziren, azkenean, irundarrak. Europarako lehia bizian dago Leka Enea, baina momentuz, saria ematen duten postuetatik kanpo, sailkapeneko zazpigarren tokian. Hirugarren sailkatuaren etxean ariko da hurrengo jardunaldian.
Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.
Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...
Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...
Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...
Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...