IÑIGO IDIAKEZ: “BIHARKO PARTIDUA ERRONKA BAT DA BAINA PREST GAUDE”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “BIHARKO PARTIDUA ERRONKA BAT DA BAINA PREST GAUDE”

Real Unionek Gimnastic de Tarragona bisitatuko du bihar 16:00etan

Real Unionek bihar, otsailaren 10ean, jokatuko du asteburuko jardunaldia. Oraingo honetan, kanpora joanen da, zehazki Gimnastic de Tarragona bisitatuko 16:00etan. Sailkapeneko bigarren postuan kokaturik dago aurkaria eta beraz, neurketa zaila aurreikus daiteke. Edonola ere, Iñigo Idiakez entrenatzaileak argi utzi du bere taldea prest dagoela.

“Astea ongi joan da. Ongi lan egin dugu eta akatsak zuzendu ditugu”, aipatu du Iñigo Idiakez entrenatzaileak Gimastic de Tarragonaren kontrako partiduaren atarikoan. “Denok gogoz gaude partidua ailegatzeko, eta nahi dugun moduan jokatzeko”, gaineratu du. Azken hilabete eta erdian ongi lan egiten ari direla ere adierazi du prestatzaileak eta horregatik beragatik, “beldurrik gabe” dihoaztela Tarragonara, “galtzeko deus ere” ez dutela.

Gimnastic de Tarragona ordea, aurkari zaila izanen da. Sailkapeneko bigarren postuan dago kokaturik eta bolada onean dago. “Azken bospasei partiduetan multzoko talderik onena izan da”, argitu du Idiakezek. Ofentsiboki “potentzial handia” duen taldea dela ere jakinarazi du eta horrela, Real Unionek “aurrera pausu bat eman behar duela” biharko neurketan.

Peru Ruiz gabe, baina bertze guziekin joanen da talde txuribeltzak Tarragonara. Entrenatzailea kontent dago bidaiatuko duten jokalari guztiekin eta orain, hamaikakoa eta aulkia ongi antolatu behar ditu, partiduan zehar beharrezko aldaketak egin ahal izateko. 

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika