26 Urt, 2024
Real Unionek Tarazona bisitatuko du bihar (16:00) eta hiru puntuen bila joanen da bertara
Real Unionek Tarazona bisitatuko du bihar, urtarrilaren 27an, denboraldiko 21. jardunaldia jokatzeko. Pasa den asteburuko porrotari buelta eman eta hiru puntuen bila joatea izanen da talde txuribeltzaren biharko helburua, Iñigo Idiakez entrenatzaileak aitzindu duenez.
Tarazonaren kontrako partidua “multzoa nola dagoen jakiteko” balioko duela erran du Iñigo Idiakez entrenatzaileak. Astea “atsekabeturik” hasi zutela aipatu du, baina egunak pasatu ahala, “taldeak ongi erantzun” eta lan ona egin dutela ere adierazi du. “Prozesu baten barruan gaude, baina prozesu horren barrenean ere, garaipenak behar ditugu”, gaineratu du.
Biharko neurketa “lehiatzekoa” izanen dela ere aitzindu du prestatzaileak. Aurkaria “kalitatezkoa” dela erran du eta “min egiten duela posizio guztietan”. Edonola ere, Real Union gogoz dago biharko partiduan hiru puntuak irabazteko: “Gogoz gaude Tarazonara joateko eta hiru puntuak irabazteko. Potentzial handia dugu eta guk baloia gehiago edukiko dugula dirudi. Hala ere, detaile ttikian kontuan eduki beharko ditugu eta lehikorrak izan”.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...