IONE ITURRIA ETA XABI AZALDEGI NAGUSITU ZIREN LUR ALAI SQUASH KLUBAK ANTOLATUTAKO URTE BERRIKO TXAPELKETAN

36 kirolarik hartu zuten parte guztira eta balorazio hagitz positibo egin dute Irungo klubetik

Lur Alai Squash Klubak Urte Berriko Txapelketa ospatu zuen urtarrila hasieran. 36 kirolarik hartu zuten parte guztira eta, senior mailan, Ione Iturria eta Xabi Azaldegi nagusitu ziren. Gazte mailan aldiz, klubeko Unax Mariezkurrenak irabazi zuen, bere bikaintasuna berriz ere pistetan erakutsiz.

Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak 2023ko urteko azken txapelketaren balorazioa egin digu, baita 2024ko lehenarena ere, Urte Berriko Txapelketarena. Horrez gain, 2023an klubak bere hamargarren urteurrena ospatu zuen eta urtean zehar antolatutako ekitaldien balorazioa ere egin digu Arretxek. Azkenik, 2024rako planteamendua azaldu digu, tartean Alizia Txoperena Txapelketaren bigarren edizioa ospatzearena. 


JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika