Irain arrazistak salatu ditu Thaylor Lubanzadio Real Unioneko jokalariak

Federazio Kopako azken neurketan, Atlético Saguntino taldeko aurkari batek irain arrazistak egin zizkiola salatu du Thaylor Lubanzadio Real Unioneko jokalariak. “Beltz puta” deitu ziola adierazi du, eta epaileek ez zutela neurririk hartu. Klubaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkartasuna jaso du Lubanzadiok. Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Bidasoa eskubaloi elkarteak ere babes mezuak luzatu dizkiote.

Gertakaria salatzeko neurriren bat hartzen baldin badu, jokalariak bere babesa izango duela erantsi du Real Unionek. Denis Itxaso Kirol diputatuak neurriak hartzeko eskatu du: “Epaile, kirol federazio eta lehia batzordeari neurriak hartu eta zigorrak ezartzeko eskatu behar zaie horrelako ekintzen aurrean, kirol mundutik behin betiko atera daitezen”.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika