28 Abu, 2023
Denboraldiko lehen jardunaldia baino lehen jaso zuen atezainak sari hau, Real Uniongo Beteranoen Elkartearen eskutik
Jon Irazustabarrena Real Uniongo atezain eta kapitainak 2022/23 denboraldiko Erregulartasunaren Saria jaso zuen atzo arratsaldean, 2023/24 denboraldiko CE Sabadell-en kontrako lehen jardunaldiaren aitzinetik. Real Uniongo Beteranoen Elkarteko Javier Zabalok eta Miguel Angel Trekuk eman zioten garaikurra jokalariari.
Hirugarren aldiz jaso du Irazustak errekonozimendu hau, bigarren aldiz segidan (2018an, 2022an eta 2023an). Real Uniongo Beteranoen Elkarteak, Txingudi Radio tokiko konumikabidearekin batera, eskaintzen duen saria da eta aitzinetik, Dani Estrada (2020) eta Gorka Kijerak (2021) ere jaso dute.
(Argazkia: Aimar Lasa)
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...