IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta Tecnigen Linaresen aurka denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen.

Asteburuan zehar, Irun Goi-mailako tenisaren egoitza izan da. Duela gutxi Errendimendu Altuko Zentroa izendatu zuten Sonia Etxazarreta gunean, Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Ligako talde guztiak bildu ziren denboraldiko kontzentrazio-jardunaldi berria jokatzeko. Covida dela-eta, aurtengo denboraldian guneka antolatzen dituzte jardunaldiak eta asteko bina partidu jokatzen dituzte.

Gauzak horrela, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Hujase Jaen Paraiso Interior eta Tecnigen Linares taldeen aurka neurtu zituen indarrak. Irundarrak, Ioana Teclarekin, June Garciarekin eta Margaryta Pesotska jokalari internazional ukaraniarrarekin aurre egin zioten asteburuari. Lehen neurketa, 3-3 berdindu zuen Leka Eneak Jaenen aurka. Teclak ezin izan zuen Erdelyi garaitu (0-1), Petsoskak inolako errukirik gabe 1-1 berdindu zuen markagailua, baina Tatiana Garnovak 1-2 jarri zuen berriro Jaen aurretik. Aurreko seta galdu ostean, Tecla Savu Vintinaren aurka gailendu zen eta 2-2koa ezarri zuen markagailuan. Erdelyik June Garcia garaitu zuen, baina Pesotska ukraniarrak azken seteak puntu bat eskuratu zuen Lekaenearentzat.

Asteburuko bigarren partiduan, gauzak hobe atera zitzaizkion Lekaeneari. Denboraldiko lehen puntua eskuratuta, lehen garaipena ere erdiestea lortu zuten. Tecnigen Linares 1-4 mendean hartu zuen Lekaenean, set bat besterik ez zuen galdu. Pesotskak lehen seta erraz bereganatu zuen, Kumaharak June Garcia garaitu eta 1-1 berdindu zuen markagailua, baina hurrengo hiru setek kolore irundarra izan zuten. Teclak birritan eta Pesotsak, berriz, garaipena lortzeko puntuak batu zituzten.

Bada, denboraldiko lehen lau puntuak eskuratu ditu Lekaenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak. Momentuz, sailkapeneko azken sailkatuak dira, Rivas taldearekin berdinduta eta laugarren sailkatua den Jaenen lau puntutara. Halere, Irunen erakutsitako maila ikusirik, taldeak hobera egiteko gaitasuna duela atzeman daiteke.

Europan, gizonezkoen taldea kanporatua. 

Asteazkenean ETTU Cupeko jardunaldia izan zuen Kroazian Lekaenea Mahai Teniseko gizonezkoen taldeak. ETTU Cupa Europako Txapelketa da, eta jokatu zituen bi neurketak emaitza berarekin bukatu zituen talde irundarrak: 0-3 galdu zituen bi lehiak. Final Luardenak gainditua, hiru taldekako lau multzotan banatu zen txapelketa eta C multzoan Peac Kalo-Meh hungariarren eta Walter Wels austriarren aurka aritu ziren. Endika Diezek, Daniel Palaciosek, Oriol Monzok eta Hodei Manchak osatu zuten Lekaenea Mahai Tenisaren taldea eta horietatik Endeika Diezek soilik gai izan zen set bat irabazteko. Peac Kalo-Meh taldearen aurka, azken setean galdu zuen bere neurketa eta ezin izan zuen Lekaenearentzat punturik batu.

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika