IRUN RUGBY EGUNAREN BIGARREN EDIZIO ARRAKASTATSUA
Errugbia

IRUN RUGBY EGUNAREN BIGARREN EDIZIO ARRAKASTATSUA

Bi urteren ondoren, bigarren edizioarekin bueltatu zen Irun Rugby Eguna eta ehunka lagun bildu zituen Irungo kaleetan

Pasa den larunbatean Zaisa Txingudik Irun Rugby Eguna ospatu zuen. 2019an ospatu zen lehendabiziko aldiz eta ondoren, osasun egoeragatik, bi urteko etena izan du bestak. Aurten, berriz ere antolatzea lortu du klubak eta ehunka lagun bildu zituzten egun guztian zehar egindako ekitaldiek.

Ekintzak goizetik hasi ziren Zaisa Txingudiko 14 urtez azpiko taldeetako neska-mutilek ospatu zuten partidarekin. Iruñeako La Unicarekin eta Gasteizko Gaztedirekin batera hiru neurketa jokatu zituzten eta kiroltasuna eta giro ona izan ziren protagonistak horietan. Zaisa Txingudiren ordezkariak, Hodei Aizpurua, Unax Aristizabal, Aritz Arrieta, June Bengoetxea, Jakobe de la Serna, Adrian Muñoz, Oier Oliveira, Laida Rodriguez, Aimar Echeveste, Aitana Garrido, Mattin Gojenola, Markel Gonzalez, Aimar Iturre, Ewan Little, Aiert Mendizabal, Markel Moratinos, Ekaitz Sanchez, Igandea eta Helene Tristan izan ziren. Guzti hauek, Ahren Villegas eta Pablo Ortegarekin batera, bidasotarren 14 urte azpiko taldea osatu zuten. Koldo Alonsok, taldeko entrenatzaileak, hauek erakutsitako jokoa azpimarratu nahi izan zuen: "Gure neska-mutilek jokatu dituzten bi partidetan, erasoan pilota mugitu dute, defentsan antolatzen jakin dute, plakatu egin dute, bere burua markagailuan azpitik ikustean erreakzionatzen jakin dute eta, gainera, emaitzari buelta eman diote azken jokaldian partida irabazteko. Zenbakiak alde batera utzita, errugbiaz gozatu ahal izan dugu, zelai barruan zein kanpoan, eta oso pozik gaude horregatik”. Partiduen bukaeran, hiru taldeek, gurasoekin, talde teknikoekin, epailearekin eta zaleekin batera, hirugarren denbora ospatu zuten.

Bestak Foru Kalean jarraitu zuen

Arratsaldean berriz, besta Irungo Foru Kalera mugitu zen. Bertan, errugbi zelai txiki bat prestatu zuten gerturatu ziren txikiek klubeko 14 eta 16 urtez azpiko mailetako jokalariek dinamizatutako jokoez gozatzeko. Honen helburua, Iñigo Aizpurua klubeko eskolako koordinatzaileak adierazi zuenez, haurrek kirola ezagutu eta honetaz gozatzea zen: “Garrantzitsua da haurrek ulertzea errugbia ez dela kirol bortitza, esan ohi den bezala, baizik eta ondo pasatzeko, lagunak egiteko, balioak ikasteko eta mundu guztia ongi etorria den kirola dela”. Helburu hori beteta, taldea San Juan plazara jeitsi behar izan zen bertan tokata bat inprobisatzera, zelaia txiki geratu baitzitzaien.

Gainera, Zaisa Txingudik denda bat ere jarri zuen kalean klubeko materiala saltzeko. Bertan, Alejandro Lasa, Ekain Hiribarren, Ekaitz Aia eta Asier Amigo seniorreko jokalariek izan ziren. Azkeneko honek klubean egiten den elkarlana goraipatu nahi izan zuen: "Historia duen kluba gara, baina txikia; beraz, borondatezko lana eta adiskidetasuna funtsezko elementuak dira". Hiribarrenek gaineratu zuen, “nahiz eta emaitzek ez duten lagundu. Aldagelan dugun giro ona dela eta, anabasa bat gara, nahiz eta lesioek asko baldintzatu diguten denboraldia”. Hain zuzen ere, Hiribarren Arrasateren aurkako partidaren ondoren bi hilabetez gelditu behar izan zen sorbaldako lesio batengatik.

Eguna borobiltzeko, hirugarren denbora

Errugbi egunari amaiera emateko, Txingudi tabernaren kanpoaldean barra bat jarri zuten eta bertan, lehen taldeko Joao Costa eta Asier Gonzalez jokalariak izan ziren, Iñigo Camarero entrenatzailearekin batera. Gainera, Legia, Mayor eta Foru Kaleak Peña Poteo txarangak alaitu zituen ilunabarrean.

Bestara Kalixa Silanes eta Gonzalo Carrion Hondarribiako zinegotziak eta Borja Olazabal Irungo kirol zinegotzia hurbildu ziren, baita Gari Mendizabal errugbi eskolako ordezkaria, Xabi Sanchez lehen taldeko jokalaria, eta Pachi Garcia zuzendari teknikoa. Azken honek gainera, horrelako ekitaldien garrantzia azpimarratu nahi izan zuen: “Horrelako ekitaldiak ezinbestekoak dira gure kirola, oro har, eta kluba, bereziki, ikusgarri egiteko. Jarduera honekin gure hiriko kaleak errugbiz betetzen ditugu, baina baita musikaz, alaitasunez eta giro onez ere”.

Klubaren tabernaz gain, Mari, Muro, Ekialde, Imasde eta Manolo tabernen babesa izan zuen kalejirara, Artalekutik jaisten ari ziren zaleak gehitu ziren eta, errugbizaleekin batera, Bidasoak Granollersen aurka lortutako garaipena ospatu zuten.

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika