Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
15 Mar, 2016
Azken hilabeteko emaitzen bolada onari jarraipena eman dio Real Union Bk, Hondarribiaren kontrako derbian. Lehen itzulian berdeak nagusitu ziren Hondartzan, eta Stadium Galen mendekua hartu zuten txuribeltzek larunbatean. Hondarribia indartsu hasi zen, eta hobeto aritu zen lehen minutuetan. Baina laster eskuratu zuen Unionek agintea. 25.minutuan abantaila hartu zuen, gainera, Olaziregiren golari esker. Aurkariei ia altxatzeko denborarik eman gabe, bigarrena sartu zuen Omarrek, penaltiz.
Bigarren zatian ere hobeto irten zen Hondarribia. Hala ere, Real Union B sendo ibili zen abantailaren defentsan. Berdeek ezin izan zuten markagailuko aldea murriztu. Amaiera aldera norgehiagoka berotu egin zen, eta Hondarribiak bi jokalari gutxiagorekin amaitu zuen lehia. Derbiko garaipenari esker, Mutriku aurreratu du filialak sailkapenean, eta hirugarren postuan dago orain. Hondarribia hamargarrenean dago, jaitsieraren arriskutik salbu.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...